Usako, Oñatin

Usakon, Oñatin
Oñatik paraje ederrak dauzka, tartean Zañartu ingurukoak, San Pedro auzoan. Eta han, Usako da bereziki ederra, Oñatiko bainauleku eta atsedenleku aspaldikoa.

Atzo arratsaldean Zañartura joan ginen paseatzera, eta aprobetxatu genuen, aspaldiko partez, Usako ere bisitatzeko, txikitan noiz edo behin joanda baiginen hara bizikletaz —balentria izugarria garai hartarako, Arrasatetik San Prudentzio baino urrutiago joaten ohituta ez geunden gaztetxoentzat—. Berriro ere, prendatuta geratu ginen lekuaren edertasunaz. Bertara doanak mahasti ederrak ikusiko ditu, eta baita Juan Zelaia fundazioaren egoitza, oraindik amaitu barik.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 Responses to Usako, Oñatin

  1. egilea: Jon

    Ze politxa!

    Eta gaur egun bainatu leike edo oso zikin dau ura? 🙂

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Jon! Gaur egun ere jendea baina daiteke, eta bainatu egiten da. Eta Oñatiko Udalak sorosle bat dauka han, badaezpada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude