Etiketaren artxiboa: oñati

Murgialdai baserrian, Oñatin

Atzo, aprobetxatuta Oñatin Ardi-txakurren txapelketa jokatzen zela, Murgialdai baserrian igaro genuen eguna, Murgia auzoan, txapelketa ikusten apur batez eta bertako mahastiak ikusten gero, Aritz Galdosek gidatuta. Ondoren, paella gozoa jan genuen, Jose Luisek eta Jabierrek prestatuta. Aritz Galdos eta Amaia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Usako, Oñatin

Oñatik paraje ederrak dauzka, tartean Zañartu ingurukoak, San Pedro auzoan. Eta han, Usako da bereziki ederra, Oñatiko bainauleku eta atsedenleku aspaldikoa. Atzo arratsaldean Zañartura joan ginen paseatzera, eta aprobetxatu genuen, aspaldiko partez, Usako ere bisitatzeko, txikitan noiz edo behin joanda … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Arrikrutz bisitatzen, Oñatin

Atzo Oñatin izan ginen, Arrikrutzeko kobak bisitatzen. Gustura irten ginen handik, koba ikusgarria baita. Eta hori horrela da bertako azpiegitura oso ondo ipinita dagoelako, argiztapena barne. Gidaria ere ederto moldatu zen. Eguerdian egin genuen bisita. Kanpoan 3ºC zeuden bitartean, barruan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Urteberri on!

Oraingoan onik iritsi gara 2010era, bai Gabon Zaharreko afaria eta baita Urteberriko bazkaria patxadaz igarota, ezelango eragozpenik barik. Atzo Oñatin izan ginen, Pikupe elkartean, hantxe izan baikenuen Gabon Zaharreko afaria. Gaur, berriz, Esteñibarren izan gara, Gazeta auzoan, Elorrion. Bietan giro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Gertu inprimategiko lagunak

Aspaldiko partez, herenegun Gertu inprimategian izan nintzen, Zubillaga auzoan, Oñatin. Hantxe ziren German, Elena, Nekane, Jaione eta Edurne, besteak beste. Denak aspaldiko lagunak, zeren 1988a ezkero, Arrasate Press sortu genuenetik, urte luzeetako elkarlanean aritu ginen, gu aldizkaria egiten, eta beraiek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Eztei ederrak

Joan den larunbatean, hilak 15, Oñatin izan ginen Naia eta Unai loben ezteietan. Aspaldiko partez, trajea jantzi nuen, korbata eta guzti. Egun paregabea bizi izan genuen: eguraldi ona, ezkontza bera polita, bazkari bikaina, dantza alaia… Nekatuta etxeratu ginen, baina pozik, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina