Nire Twitter kontua, hackeatuta

Gaur goizean mezu piloa neukan postontzian, gehienak Twitter-ek bidalita. Gehienetan garbi zegoen nire Twitter kontua hackeatuta zegoela, hainbat jende nire mezu bat jasotzen ari baitzen, ingelesez, lotura arraro bat eskaintzen.

Berehala gogoratu naiz atzo mezu arraro bat jaso nuela Gmailen. Mezuaren gaiak horrela zioen: “Atera, atera! (@Patxitrapero) has sent you a direct message on Twitter!” Eta barruan, mezu hau: “lmao this video of you is funny as hell, im sharing it with everyone”, eta lotura bat eskaintzen zidan. Apur bat moskeatu nintzen mezua ingelesez zetorrelako, baina Atera, atera! horrek bultzatu ninduen loturan klik egitera. Kontua da ezin izan nuela ezelako bideorik ikusi, baina, antza denez, bertan klik eginda, nahi gabe baimena eman nion norbaiti nire Twitter kontuan sartzeko. Eta hor hasi ziren arazoak, nire Twitter kontua hasi baitzen mezu arraroak bidaltzen, spama, jendeari gonbita eginez klik egitera.

Gari Araolaza lagunaren gomendioak segituz, mila esker Gari, bi gauza egin ditut arazoa konpontzeko:

  1. Twitter-en kontuan sartu, settings atalean klik egin, eta hainbat aplikazio ezabatu ditut. Zoritxarrez, ez dut apuntatu zeintzuk ezabatu ditudan, baina laupabost izan dira.
  2. Nire kontuaren pasahitza aldatu dut.

Espero dut horrekin nire arazoa konpondu izana. Hala ere, barkatuko didazue spama nire izenenan jaso duzuenok. Eta mila esker mezuaz fidatu ez eta arazoaz ohartarazi didazuen guztiei.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 Responses to Nire Twitter kontua, hackeatuta

  1. egilea: kimo

    Atzo danok ibili ginen antzera, imao horretan klik egin genuenok spam hauxe bidaltzen aritu ginen.

    Barkamenak trukatzen ari gara gaur. Jejeje…

  2. egilea: ptx

    Hack berbaren erabilera zuzenaren alde nago ni.
    Krackeatuta, pozoindua, txarto erabilia, spam-ez betea egongo da agian zure twitter erabiltzailea…
    Hacktibismoan dabilen jendeak, gauzak hobetzea du helburu. Horretan ematen dituzte pantaila aurreko orduak eta asmoak
    Hacker etikaz oso liburu interesgarria egin zuen Pekka Himanen ikerlari finlandiarrak.

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Kontuan hartuko dut hemendik aurrera, Patxi. Mila esker!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude