Txokolate beltzaren laudorioa

Azken urteotako aurkikuntzarik gozoenetakoa da niretzat txokolate beltza. Arratsaldero, lanetik bueltatzen naizenean, bi xerra ogi eta bi ontza txokolate hartzen ditut, baso bat urarekin, sofan jarri, jeneralean telebistaren aurrean, eta patxadaz jaten dut. Atsegin handia hartzen dut hori egiten, ohartzen bainaiz txokolateak txute moduko bat ematen didala, premiazkoa egunaren ordu horietan, nekatuta iristen naiz-eta etxera.

Gezurra dirudi, zeren urte luzeetan apenas jan dudan txokolaterik, mutikoa nintzela Aretxabaletako dentista batek esan zidanetik txokolaterik ez jateko, haginak oso ahulak nituelako. Eta zelan beldur ikaragarria nien dentistei, bada urteetan egon nintzen txokolaterik probatu barik.

Gaur egun, ostera, delicatessen moduko bat da txokolate beltza, %70koa, Eroski markakoa. Mingots puntu bat dauka, oso erakargarria. Probatu, eta esango didazue.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 Responses to Txokolate beltzaren laudorioa

  1. egilea: Anonimoa

    Probatuko dugu Joxe.

    Iruditu zait txokolate beltza bezain gozagarria egiten zaizula jatekoa prestatu eta telebistaren aurrean esertzearen errituala, ezta?

  2. egilea: Patxitrapero

    Jan txokolatea lasai, Joxe! Blogean aspaldi jaso nuen hau gogorarazi didazu. Ondo zahartzeko sekretua, horra šŸ˜‰

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Oso ona, Patxi. Biharko txokolatea zure osasunean eta nire gizenean. Besarkada bat.

  4. egilea: Nahikari

    Gure etxean, aitak, antzekoa egiten du. Bazkaltzera datorrenean, ontza batzuk hartu, eta lanera bueltatzen da. Honi ere energia emango dio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude