Etiketaren artxiboa: valdecilla

Hamahiru urte geroago

Atzoko egunez, orain hamahiru urte, hezur-muineko transplantea egin zidaten Valdecillako Ospitalean, Santanderren. Urtebe eginda kimioterapiarekin, transplantea zen azken tratamentua Linfoma folikularra gainditzeko, horixe aurkitu baitzidaten urtebete lehenago, irailaren 11n. Zorte itzela izan nuen, zeren etxean bertan aurkitu bainuen emalea hezur-muninaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Zortzi urte transplantea egin zidatenetik

Gaurko egunez, orain zortzi urte, hezur-muinaren transplantea egin zidaten Valdecillako Ospitalean, Santanderren. Ia urtebete lehenago linfoma bat aurkitu zidaten, minbizi mota bat odolean zabaltzen dena, eta kimioterapia ziklo oso bat egin ondoren, medikuek erabaki zuten hezur-muinaren transplantea egitea, emaitza hobeak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Ramon Ugalde hil da

2003ko uztail-abuztuetan hiru euskaldun geunden Valdecillako Ospitalean, Santanderren, hezur-muinaren transplantea egiteko: Ramon Ugalde, Carlos Atutxa eta hirurok. Han ezagutu genuen elkar, eta harrezkero, harremanetan izan gara. Urtean behin, gutxienez, telefonoz hitz egiten genuen Gabon gauean. Atzo, berriz, telefonoz deitu zidaten, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zazpi urte transplantea egin zidatenetik

Gaurko egunez, orain zazpi urte, hezur-muineko transplantea egin zidaten Santanderren, Valdecilla Ospitalean. Bego emaztea beiraren bestaldean zela, Fatima arrebak emandako hezur-muina sartu zidaten, minbizia osatzeko helburuarekin. Zorionez, dena ondo joan zen, eta orain hemen gaude, kriskitinak baino alaiago, oporretan gainera. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 5 iruzkin

Aupa, Carlos!

Egun hauetan Carlos bakargela batean dago, beiraren bestaldean Santanderko badia duela. Joan den ostiralean hezur-muinaren transplantea egin zioten Valdecillako Ospitalean, bigarrena, orain bost urte ere beste horrenbeste egin baitzioten hantxe bertan. 2003ko uztailean hiru euskaldun elkartu ginen Santanderren, Valdecilla Ospitalean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Agur, Valdecilla!

Atzo Valdecilla Ospitalean izan ginen, Santanderren, orain hamaika hilabete hitzartutako kontrola egiten. Bi albiste on ekarri genituen handik: 1. Aurrerantzean ez dut joan beharrik izango Valdecillara, Galdakaok hartuko baitu berriro ni zaintzeko ardura. Horrela, hiru urte eta erdiko aro bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin