Hilabetekako artxiboa: abendua 2010

Xabier Lete gogoan

Donostiako seminarioan ikusi nuen lehen aldiz Xabier Lete. Ez dok Amairu taldea hasi berria zen, eta, hastapen haietan, hiruzpalau aldiz etorri ziren apaizgaitegira ikuskizuna prestatzera. Gu mutikoak ginen, 13-14 urtekoak, eta aho zabalik jarraitzen genituen saio haiek antzokiaren goiko pasiloetatik. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Arrikrutz bisitatzen, Oñatin

Atzo Oñatin izan ginen, Arrikrutzeko kobak bisitatzen. Gustura irten ginen handik, koba ikusgarria baita. Eta hori horrela da bertako azpiegitura oso ondo ipinita dagoelako, argiztapena barne. Gidaria ere ederto moldatu zen. Eguerdian egin genuen bisita. Kanpoan 3ºC zeuden bitartean, barruan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Miren, Tindufera bidean

Atzo arratsaldean Miren alaba eta Elorrioko lagun talde bat —ikasleak batzuk, irakasleak besteak eta herritarrak gainerakoak— Aljerrera abiatu ziren hegazkinez, Tindufera joan dira-eta. Asmoa dute astebete igarotzeko Saharako iheslarien kanpamentuetan, hango bizimodua hurbiletik bizi eta sahararrei elkartasuna adierazteko, han premiazkoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Hilobiko isiltasuna

Nahi baduzue Durango aprobetxatu liburu bat erosteko, horra gomendio bat: erosi Hilobiko isiltasuna, eleberri poliziakoa, Arnaldur Indridason idazle islandiarrak idatzia eta Julen Gabiriak euskaratua. Izugarri gustura irakurri dut. Eskandinaviako eleberri askotan bezala, hemen ere genero indarkeriak pisu handia du, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun