Hilabetekako artxiboa: iraila 2009

Arrasate, lan eta lo?

Lau ikasle ditut Erasmus programaren barruan Komunikazioa ikasten ari direnak, eta laurak Bergaran bizi dira irailaren hasiera ezkero. Atzo esan zidatenez, oso gustura bizi dira Bergaran. Are gehiago: Bergara gustukoago dute Mondragoe baino, han giro hobea bizi dutelako. Pozten naiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 6 iruzkin

Sopranotarrak

Azken hil honetan The Sopranos telesaila ikusten ari naiz etxean, eta, egia esan behar badut, izugarri ari naiz gozatzen. Trama gustatzen zait, baina baita hari nagusiaren inguruan dauden xehetasun txikiak ere. Oso ondo dago eginda. Aurretik ideiarik ere ez nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Zahartzaro bionikoa

“Zahartzean begietako bista laburtzen da, belarrietan gorreria egiten da, belaunetan hezueria jartzen da, indarra gutxitzen da, apetitua galtzen da, loa joaten da, ikara etortzen da, larrua zimurtzen da, ilea urdintzen da, burua karsoiltzen da, hatsa kirasten da”. Zahartzaroa ez bide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Will Richardson pedagogoa

Bere liburua irakurri ondoren —“Blogs, Wikis, Podcasts and Other Powerful Web Tools for Classrooms”—, erabaki nuen sarrera bat eskainiko niola Wikipedian, euskaraz, nahi nuen-eta beste irakasle euskaldunek ere Will Richardson pedagogo amerikarraren berri izatea, bere hausnarketak oso interesgarriak baitira, zelan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Erasmus ikasleekin txangoan

Atzo goizean txangoa egin genuen Erasmus ikasleekin. Beribilak hartu, eta erakutsi genizkien zenbait leku eder, bestela ikusiko ez lituzkeenak: Urkuluko urtegia (hantxe atera genuen argazki hau, atzean Goronaeta auzoa dagoela), Udala auzoa, Barajuen, Untzilla (bi hauek Aramaion) eta Apotzaga. Giro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Etxe hutsean

Gustura irakurri dut Etxe hutsean, Karlos Linazasoro idazlearen azken liburua. Aita eta ama hil zitzaizkion ia batera, eta bere haurtzaroko etxera joan zenean, hutsik aurkitu zuen: ez aitarik eta ez amarik; hori bai, oroimenak bor-bor. Horrek eraman du liburua sentimenduz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Txara

Hiztegiak dio txara dela eremu bat zuhaiska asko hazten dituena. Sastraka berbaren sinonimoa izango litzateke. Elorrion txara eta txaraka izenekin izendatu da sastraka. Luis Villasante zenak Axular liburuan dioenez, sara litzateke txara horren bariante bat. Era horretan, Lapurdiko Sara eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 4 iruzkin

2009ko udan irakurritakoak

Udako oporrak aproposak dira, oso, irakurtzeko, eta nik ere horixe egin dut aurten, ahal izan dudanean. Hona hemen irakurritakoen zerrenda: The Twitter Book. Tim O’Reilly & Sarah Milstein. Los hombres que no amaban a las mujeres. Stieg Larsson. Etxe hutsean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Osakidetzaren hanka-sartzea txertoekin

Ederra egin didate Galdakaoko Ospitalean. Ez didate, bada, eman txerto bat urtarrila ezkero iraungita zegoena! Asteartean Hematologia departamenduan ez ziren okerraz konturatu, txertoak bertako anbulatoriotik jaso zituztenean. Ni ere ez. Zer pentsatuko nuen Osakidetzak txerto zaharkituak emango zizkidala! Atzo, berriz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Urte erdian 8 txerto hartuko ditut

Bai, gripe arrunta eta A gripearen txertoez gain —biak hartu beharko ditut, arrisku taldean bainago—, datozen sei hilabeteotan beste sei txerto hartu beharko ditut, jeneralean haurtzaroan hartzen direnak, hezur-muineko transplantea egin zidatenean galdu bainuen immunitatea, txikitan hartutako txertoek emandakoa. Hauek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina