Sopranotarrak

Azken hil honetan The Sopranos telesaila ikusten ari naiz etxean, eta, egia esan behar badut, izugarri ari naiz gozatzen. Trama gustatzen zait, baina baita hari nagusiaren inguruan dauden xehetasun txikiak ere. Oso ondo dago eginda.

Aurretik ideiarik ere ez nuen telesail horren inguruan, baina Aitor Arregik esan zidan oso ona zela, eta merezi zuela ikustea —inguruan zinezale handiak izatearen abantailak.

Halako batean, aprobetxatuta fakultatean zeudela lehen urteko atal guztiak, hartu egin nuen sorta osoa. Abuztuan ikusi nuen osorik, azken astean. Orain bigarren urtekoak ikusten nabil, hauek Aitorrek berak utzita. Ikusten baduzue, ez zarete damutuko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 erantzun Sopranotarrak-ri

  1. egilea: Aitor

     

    Joxe, eta oraindik Sopranotarrekin gozatzeko gelditzen zaizuna!  Stevenson idazleari behin irakurri nion bera txikia zela, aitonak esan ziona, bere biloba “Mila eta bat gau” irakurtzera zioala ikusi zuenean.

    “Istorio zoragarri hori lehen aldiz deskubritzera zoazen honetan, zelako inbidia ematen didazun!”.

    Ba horixe.

     

     

  2. egilea: oier u.

    Urte bat baino gehiago ibili naiz Bartzelonako liburutegietan DVDen atzetik, baina hartuta zeuden beti… Azkenean uda honetan lortu ditut lehenengo atalak, eta jadanik bigarren urtekoekin nago…. Oso ona.

  3. egilea: A29

    Guztiek oso ongi hitz egiten dute telesai honi buruz, baten batzuk ikusi ditut eta egia esan beharra dago lan txukuna egin dutela.
    Genero guztiz ezberdina da, baina The IT Crowd eta The Big Bang Theory ere oso telesai ederrak dira, nire ustean behintzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude