Osakidetzaren hanka-sartzea txertoekin

Ederra egin didate Galdakaoko Ospitalean. Ez didate, bada, eman txerto bat urtarrila ezkero iraungita zegoena! Asteartean Hematologia departamenduan ez ziren okerraz konturatu, txertoak bertako anbulatoriotik jaso zituztenean. Ni ere ez. Zer pentsatuko nuen Osakidetzak txerto zaharkituak emango zizkidala!

Atzo, berriz, bigarren txertoa jaso ondoren —Itziar erizainak ipini zidan hepatitisaren kontrakoa, Elorrioko anbulatorioan—, goiz erdian Itziarrek berak deitu zidan esanez ipinitako txertoa joan den urtarrilean zegoela kadukatuta, bera txostena egiterakoan konturatu zela. Ohartu bezain laster harremanetan jarri zen Osakidetzako hainbat departamendurekin, jakiteko zer gerta zitekeen, badaezpada.

Zur eta lur geratu nintzen, harrituta horrelako hanka-sartzearekin, baina lasai, ordura arte ez bainuen ezer arrarorik sentitu. Eguerdian berriro deitu zidan Itziarrek, eta orduan esan zidan trankil egoteko, esan ziotenez, kasurik okerrena izan zitekeela hartutako txertoak eraginik ez izatea. Besterik ez.

Osakidetzako baten batek hanka-sartu, eta beste batek okerra konpondu. Eskerrik asko, Itziar!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

4 Responses to Osakidetzaren hanka-sartzea txertoekin

  1. egilea: Luistxo

    Eskerrak ez den ezer izan… Animo!

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Luistxo!

  3. egilea: Alber

    Ezer txarrik ez da gertatu eta gaitzerdi, baina kezka zuretzat. honek adierazten du halakoetatik ez gaudela libre inor. Eutsi goiari eta ondo segi Joxe.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Alberto! Hala ere, aurrerantzean kontu handiagorekin begiratuko dizkiet botikei 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude