Zahartzaro bionikoa

“Zahartzean begietako bista laburtzen da, belarrietan gorreria egiten da, belaunetan hezueria jartzen da, indarra gutxitzen da, apetitua galtzen da, loa joaten da, ikara etortzen da, larrua zimurtzen da, ilea urdintzen da, burua karsoiltzen da, hatsa kirasten da”.

Zahartzaroa ez bide da pagotxa. Axularrek bazekien, hitz horiek idatzi zituenean urte dezente baitzituen. Hala ere, Sarako erretoreak ez zuen gizon eta emakume bionikoaren berri: bihotzean taupagailua duena, belaunburua altzairuzkoa, gibela beste inorena eta mesanotxean kaxa bat biagra edo partxeak menopausiarako. Eta hala ere, zahartzaroa beti zahartzaro.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

1 Response to Zahartzaro bionikoa

  1. egilea: Unai Fdz. de Betoño

    Wikiesanetara gehitu dut: http://eu.wikiquote.org/wiki/Axular

    Ondo segi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude