Mondragon, enpresa miretsienen artean

Noiz edo behin, gutxitan egia esan, iritzi baikorrak iristen zaizkigu kanpotik gure erakunde edo enpresen gainean. Oraingoan, Harvard Business aldizkariak Mondragon taldea aipatu du enpresa miretsienen artean, bere komunitate zentzu handiagatik. Hauxe dio aldizkariak:

  • Gehien miresten ditugun enpresetariko batzuek –Toyota, Semco (Brasil), Mondragon (Euskal Herriko kooperatiba federazioa), Pixar eta abarrek– komunitate zentzu handia izan ohi dute.

Harvard Business aldizkariak hori esatea –Euskal Herriko enpresa talderik handien eta bereziena, Mondragon, munduko enpresa miretsienen artean dagoela–, hori ez da marketin kanpainarik garestienarekin ere ordaintzen. Bejondeiola, beraz, Mondragon taldeari. Hala ere, dir-dir egiten duen oro ez da urre, alegia, hobetu behar asko dagoela.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

1 Response to Mondragon, enpresa miretsienen artean

  1. egilea: Urko
    • Azken urteetan aurrera eramaten ari diren aldaketa antisozialak.
    • Beste langile, langabe, prekario etabarrekiko elkartasun falta.
    • Goi zuzendari, erdiko zuzendari (gerente-profesionalizatuak) eta langileen arteko soldata aldeak.
    • Ikuspuntu antidemokratikoen aplikazioa, merkantilizazioaren mesedetan.

    Asko dira bai… eta Harvard-ek hori esatea ez dakit mesede edo kalte den. Propaganda management-sectarentzako, beharbada berri txarrak langile klasearentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude