Baroja revisited

Joan den astean Pio Barojaren liburu bat irakurri nuen, Zalakain abenturazalea, euskaraz, eta izugarri ondo pasatu nuen. Aurretik irakurriak nituen Barojaren zenbait liburu —El árbol de la ciencia, El cura de Monleón eta Las inquietudes de Shanti Andia, azken hau Martutenen—, baina bat ere ez hau bezain entretenigarria.

Liburuan aurrera egiten ari nintzela, pentsatu nuen zein era kontrajarrian ikusi zuten Santa Kruz apaiza Orixek eta Pio Barojak. Lehenarentzat Elduaiengo abadea Jainkoaren hurrengo zen; bigarrenarentzat, berriz, hiltzaile basatia.

Oro har, iruditu zait Barojaren luma eta begirada freskoak eta zorrotzak direla, kostunbrismo ukitu zenbait gorabehera. Aukerarik baldin baduzue, irakurri.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 Responses to Baroja revisited

  1. egilea: jlazkarate

    ni, berriz, duela pare bat urte edo saiatu nintzen berrirakurtzen eta desengainua eraman nuen, oso infantila iruditu zitzaidan. 

  2. egilea: oier

    Nik mutikotan irakurri nuen eta Zalacainen jaioterria Aizkorri azpiko Urbia zela pentsatu nuen (oraindik ez dakit hala den edo ez). Harrezkero, Arantzazutik Urbiara igotzen genuen bakoitzean hango belardi eta harrien hartan ustez garai batekoa izan zen herriaren aztarnen bila ibiltzen nintzen. Gerora zalantzarekin geratu naiz, nire gaizkiulertua edo Barojaren Obaba lurrean aurkitzeko ahalegin okerrean ibili ote nintzen.

  3. egilea: Malen Ul.

    DBHn irakurri nuen liburu gogokoena!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude