Miren, Xalbador ikastegira

Egun hauetan Miren alaba Iparraldean dabilkigu, Xalbador ikastegian, Kanbon. Hiru eguneko egonaldia egiten ari dira han Elorrioko Institutuko neskak, lehen urtekoak.

Eskola orduetatik kanpo, gure seme-alabak hangoen etxeetan bizi izango dira. Trukean, apirilean, hango neska-mutikoak etorriko dira Elorriora, eta berdin egingo dute. Hori da modu bat, Euskal Herria egiteko, bai horixe.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

3 Responses to Miren, Xalbador ikastegira

  1. egilea: Nahikari

    Epa Joxe!

    Lehen gure ikastola berdina egiten zen OHOko 7.mailan. Lapurdi aldera jotzen zuten astebete eta gero hona etortzen ziren. Polita zen harremanak irauten zuelako eta bete jartzen zuten zita toki berean urtero: Herri Urratsen.

    Hori bai, niri tamalez, ez zitzaidan tokatu horrelakorik egitea.

  2. egilea: Miren

    Aita, aita, aita:
    Kanbora neska eta MUTILAK joan ginen!!!
    Eta oso ondo pasatu genuen

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Zertan neukan burua bada nik, hori idatzi nuenean? Ez dut zalantzarik egiten oso ondo pasatu zenutela. Musu bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude