Etiketaren artxiboa: iparraldea

Udazken zoragarria

Larunbatean, autoa hartu eta Baigorrira egin genuen, Nafarroa Beherera. Gaua hantxe igaro, eta igande goiza ere paraje haietan ibili ginen, aho zabalik, udazkenaren ederrak liluratuta. Erreka bazterretan, mahastietan, inguruko muinoetan, nonahi begiztatu genuen kolore-sinfonia loriotsua, aurtengo udazkenaren opari. Bi egun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Iparraldeko auzapez euskaldunak

Etxera iritsi, eta telebistaren aurrean jarri naiz mokadu bat egin bitartean —ogia eta txokolatea, txikitan bezala. Telebegian, Iparraldearen orena. Kale agerraldia Lastertasun Handiko Trenaren aurka. Alkate piloa, zerrenda banarekin enborrean, Frantziako koloreekin. Halako batean, alkateak hitz egiten hasi dira telebistarako, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Miren, Xalbador ikastegira

Egun hauetan Miren alaba Iparraldean dabilkigu, Xalbador ikastegian, Kanbon. Hiru eguneko egonaldia egiten ari dira han Elorrioko Institutuko neskak, lehen urtekoak. Eskola orduetatik kanpo, gure seme-alabak hangoen etxeetan bizi izango dira. Trukean, apirilean, hango neska-mutikoak etorriko dira Elorriora, eta berdin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 erantzun