Etiketaren artxiboa: obama

Etxe Zuria, Harri Aroan. Eta gu?

Obamaren jendea sartu denean Etxe Zurian aurkitu omen du AEBetako lehendakariaren egoitza oso atzeratua zebilela teknologia berrien ikuspegitik: telefono lineak deskonektaturik, aplikazioen bertsio zaharkituak, segurtasun arau murriztaileak (ordenagailuek ezinbestean izan behar zuten Windows sistema eragilea, adibidez), etab. Barre egiten dugu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Twitter eta Obamaren kargu hartzea

Atzo arratsaldeko 18:00etan Twitter Search bilatzailean sartu, eta saiatu nintzen jarraitzen Barack Obamaren kargu hartzea AEBetako lehendakari moduan. #inaug09 etiketa idatzi nuen, baina Twitter Search oso mantso zebilen artean. Une hartan, Aretha Franklin omen zebilen kantatzen; jendea, behintzat horretaz idazten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Vatikanoa, berriz noraezean

Obamaren taldeak jakinarazi zuenean presidente kargua hartu bezain laster Obamak atzera botako zituela Bush-en zenbait erabaki, hala nola diru publikoa ez ematea zelula amen ikerkuntzari, Vatikanoa berriro atera da plazara esanez “zelula amek ez dutela ezertarako balio”, eta ez dela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Albiste onak

Atzo kontrol eguna izan nuen Galdakaoko Ospitalean. Hara joan aurretik baina, goizeko lehen orduetan, ordenagailura joan, eta ikusi nuen Obamak irabazi zituela hauteskundeak AEBetan. Albiste ona. Gero, autoan nindoala, informazio gehiago jaso nuen Euskadi Irratian. Itxaron gelan telebista zegoen piztuta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Zer ikasi Obamaren kanpainatik

Chris O´Brien kazetaria zur eta lur geratu zen jakin zuenean Obamaren taldeak erabiliko zituela bideo jokorik arrakastatsuenak  bere kanpainaren publizitatea egiteko. Hori zela-eta, artikulu bat idatzi zuen IdeaLab blogean: Erredakzio taldeek zer ikas dezaketen Obamaren kanpainatik. Hona hemen zati bat, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Obama eta Olano

Gipuzkoarron artean askoz jende gehiagok ezagutzen omen du Barack Obama Gipuzkoako ahaldun nagusia bera baino, alegia, bertako gobernu probintzialeko burua, Markel Olano, baino. Lehendabizi entzun nuenean albistea, harritu egin nintzen. Euskarazko Wikipedian begiratu eta, hara!, Obamak sarrera bat du euskaraz. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Euskal Herria Erasmus ikasleen begietan

Komunikazioan ditugun Erasmus ikasle biak hasiak dira praktikak egiten eitb24 zerbitzuan. Han egingo dituzten lanen artean, bat izango da hainbat erreportaje idaztea Euskal Herriaren gainean. Eta, dagoeneko, idatzi dute lehena. Tieme Hermans mutil herberehetarrak Maritxu Kajoi aukeratu du gaitzat. Saskia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Demokratak eta errepublikanoak

Interneti esker, ikusi egin ditut hautagai garrantzitsuenen hitzaldiak bai demokraten biltzarrean, Denverren, eta baita errepublikanoenak, Saint Paulen, biak AEBetan. Batzuetan, CBS erabili dut horiek ikusteko, eta bestetan NBC. Demokratak, ondoDemokraten artean, bost hizlari nabarmenduko nituzke: Michelle Obama, Hillary Clinton, Bill … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Hillary, Obama eta Web 2.0

Artikulu interesgarria irakurri dut SuccessCREEations webgunean, bai Hillary Clinton eta baita Barack Obama lehendakarigaiek zelan erabili dituzten hedabide sozialak beren kanpainetan. Konparazio horretan Barack Obama irten da irabazle, garbi. Egileak aukeratu ditu hainbat hedabide sozial, eta alderatu du zelan erabili … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Obama eta Clinton, bi aurpegi

Bistan da Hillary Clinton eta Barak Obama hautagaiek arreta handia piztu dutela nonahi, baina begi bistakoa da, halaber, bakoitzak oso gauza desberdinak iradokitzen dituela. Orain urtebete ia, iragan martxoan, Phil de Vellis gazteak bideo bat sortu zuen, Hillary 1984, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1