Zelan iraun ezagutzaren gizartean

Aurrekoan Daniel Innerarity filosofoa izan zen HUHEZIn, eta bertan hitzaldi bat eman zuen: Zelan iraun ezagutzaren gizartean. Izugarri gustatu zitzaidan Innerarity, bere hitz egiteko modua, umorez zipriztindua, umiltasuna eta argitasuna. Uste dut han izan ginen gehienok gustura irten ginela hitzalditik.

Hona ekarriko ditut berak aipatutako bost estrategia, irauteko ezagutzaren gizartean:

  1. Kudeatu zeri eman arreta. Ez garenez gai bi gauza batera atenditzeko, arreta oso baliabide urria baita, kudeatu behar dugu ondo zeri eskaini arreta, zer informazio aukeratu.
  2. Suntsitu informazioa. Ahaztea iaiotasun bat da, oso baliagarria ezagutzaren gizartean, eta ahazturak bereiztu egiten ditu pertsona eta makina. Erreminduak ez du ahazten, eta erremintzen garenean, makina bihurtzen gara. Ikasi behar dugu paperontzia ganoraz erabiltzen, informazioa buru argiz bereizten. Gizarteak eskatzen ditu pertsonak, jakingo dutenak zer ez den jakin behar.
  3. Pentsatu zeure kabuz. Horrek prestakuntza eskatzen du. Gure gizartea topikoz betea da, eta faltan sentizen da jende xaloa, bere kabuz pentsatuko duena, eta eten egingo dituena topikoak.
  4. Elkarlana. Gure ingurua ondo antolatzea modu bat da mundua sinplifikatzeko. Edo hori egiten dugu, edo larregiko lanaren atzaparretan eroriko gara. Horretarako, ezinbestekoa da sistemak sortzea konfiantzan oinarrituak.
  5. Laburra izan. Beharrezkoa da laburtzeko ahalmena, gauzen gunera iristekoa. Euskal enpresarioek konpetentzia hauek eskatzen dituzte batez ere: ahalmena nork bere burua adierazteko eta sintetizatzeko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Zelan iraun ezagutzaren gizartean-ri

  1. Innerarity jaunaren hitzaldiak ideiak antolatzeko balio zidan. Bere pentsamendu askorekin ados nago, eta zabaldu zituen aholkuekin ere. Agian guztion burutan dabiltzan ideia eta pentsamenduak aztertu eta ordenatzeko balio izan zuen.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Pozten naiz horrela izan bazen. Ondo segi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude