Hilabetekako artxiboa: abendua 2005

Lantokian ere, Firefox 1.5

Etxeko ordenagailuan (mac) joan den astean ezarri nuen Firefox 1.5 euskaraz, baina lanekoan (PC) atzo instalatu nuen. Bietan, arazorik ez: jaitsi, instalatu, era automatikoan inportatu Explorerren nituen laster-markak, eta kito. Ondorengo ordu erdia erabili nuen faboritoak antolatzeko nabigazio barran, karpetatan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Artekaria

Gogoa nuen best-seller bat irakurtzeko, eta John Grisham idazle arrakastatsuaren azken liburua erosi nuen Eroskin: El intermediario. Jatorriz, The Broker. Amaitu dut, bizkor amaitu ere, baina ez zait gustatu. Aitortuta Grishamek duen ofizioa, hiru akats aurkitu dizkiot nik liburu honi: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Terry Fox

Terry Fox berriro hizpide bihurtu da, batez ere Kanadan, AEBetan eta herrialde anglosaxoietan. Hogeita bost urte bete direnean Terry hil zela, liburu batek ekarri digu haren oroitzapena: Terry Fox and his marathon of hope, gaur egun libururik eztabaidatuena Technorati blog … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Arratsalde bat Durangon

Abenduaren 8an Durangon izan nintzen, Euskal Liburu eta Disko Azokan, liburuak sinatzen, Elkar argitaletxearen txoznan. Mirenekin izan nintzen, alabarekin, eta sinatu, liburu gutxi sinatu nituen, sei, baina, hori bai, jende ugarirekin egin nuen topo. Iritsi bezain laster, Txantxon Zubeldia agurtu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Neskak

“Aitor Larrañaga”:http://www.flickr.com/photos/79549933@N00/21155219/ koinatuak argazki sorta ederra ipini du Flickr webgunean, tartean gaur erakusten dizuedan hau. Hor dituzue gure etxeko neskak, Miren alaba eta Bego emaztea. Ez dut gogoratzen non dagoen aterata, baina oso polita iruditu zait, eta argitaratzea erabaki dut.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Eroskiren poltsa gardenak

Gurean Miren konturatu zen, orain pare bat aste-edo, Eroski hasi zela plastikozko poltsa gardenak eskaintzen, erosketak eramateko. “Poltsa hauekin dena ikusten da”, esan zigun Mirenek, “barruko guztia”. Orduan larriok ez genion garrantzi handirik eman aldaketari. Orain, berriz, konturatu naiz beste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Beste blogari bat Euskadi Irratian

Hilabete-edo izango da Elena Laka blogari eibartarra Euskadi Irratian hasi zela hitz egiten, Mezularia irratsaioan, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Elena Lakak blog bat dauka, Izan eta esan, Goiena.net-en blog komunitatean. Oraingoz Elena ostiraletan soilik parte hartzen du tertulian, Mikel Aramendirekin eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Orotarikoa, formatu digitalean

Egia da, jaun-andreak: Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) formatu digitalean dago oraintxe bertan, nahiz eta Ibon Sarasolak behin eta berriro esan —eta azkenengoz Sautrela saioan, joan den larunbatean—, hiru urte gehiago beharko direla —OEH orain urtebete bukatu zen, berez— hiztegia formatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 erantzun

Blogari baten erantzunak

Joan den larunbatean berandu ireki nuen posta elektronikoa. Iñigo Bilbao kazetariaren mezu bat nuen, biharamonean Berria egunkarian erreportaje bat egin nahi zuela euskal blogarion gainean, eta ea erantzungo nizkion galdera batzuei. Erantzun nion, baina berandu zen. Ordurako egunkaria eginda zegoen-eta. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Euskara, sinbolo eta traba

Euskadiko Lan Elkartuko Kooperatiben Federazioari gertatu zaio Euskal Herrian erakunde askori gertatzen zaien gauza bera, euskara erabiltzen dutela, sinbolo gisa, itxurak gordetzeko. Eta horrelakoetan, igarri, nola ez. Diseinu enpresa bati eman enkargua kartelak egiteko, han inork ez daki euskaraz, sekulako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 erantzun