Lantokian ere, Firefox 1.5

Etxeko ordenagailuan (mac) joan den astean ezarri nuen Firefox 1.5 euskaraz, baina lanekoan (PC) atzo instalatu nuen. Bietan, arazorik ez: jaitsi, instalatu, era automatikoan inportatu Explorerren nituen laster-markak, eta kito. Ondorengo ordu erdia erabili nuen faboritoak antolatzeko nabigazio barran, karpetatan banatuta.

Firefox gozamen hutsa da: bizkorra, jan egiten ditu eskatu gabeko leihoak, traba egiten die birusei, eta aukera ematen du orri asko batera irekita izateko fitxak erabilita. Hiru lankidek instalatu genuen, zein baino zein gusturago.

Orain arreta piska bat jarriko diot orrialde honi, hor aukeran baitaude gehigarri asko, doakoak eta nabigatzailea eraginkorragoa egiteko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 Responses to Lantokian ere, Firefox 1.5

  1. egilea: arreitu

    Erabaki ona, dudarik gabe !!

    Agian aukera ona ere laster-markak eta faboritoak nabigatzailetik atera eta del.icio.us barruan sartzeko.

    del.icio.us, hori bai dela gozamena.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Arreitu! Erabiltzen dut del.icio.us, baina gordetzeko artikulu interesgarriak, atalka sailkatuta. Nabigatzaileko laster-markak, berriz, dira gordetzeko oso maiz erabiltzen ditudan webguneak. Bata zein bestea oso aukera onak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude