Hilabetekako artxiboa: abendua 2005

Malo-malo

Egun hauetan jakin dut euskaraz bi modu ditugula deskribatzeko zelako bizkortasunez erortzen den elurra: Mara-mara. Elurra bizkor erortzen denean. Malo-malo. Elurra poliki erortzen denean. Bernardo Atxagaren azken liburuan duzue horren berri, Lekuak izenekoan, 184. orrialdean. Gozatu elurraz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

Amazon eta Euskaltzaindia

Orain astebete Amazon.com liburu denda birtualak iragarri zuen ireki egingo zuela Alexa web biltzailea, horrela, nahi duten programatzaileek eraiki dezaten Alexaren gainean beraiek sortutako bilatzaileak. “Euskaltzaindiak” beste horrenbeste egin lezake Orotariko Euskal Hiztegiarekin. Web biltzailea elementu ezinbestekoa da bilatzaile bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zaborretan miatzen

Gaur goizean sekula egin ez dudana egin behar izan dut: zabor ontzira joan, eta zaborra miatzen hasi, denen bistan. Asko nuen jokoan. Goizean Lagun Arora joatekoa nintzen, Arrasatera, hainbat mediku txosten eramatera, nire gaixotasunari buruzkoak, Lagun Aroko medikuak horrela eskatuta. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

“Euskal Herria”, ukatua

Bernardo Atxagari irakurri diot, bere azken liburuan, Lekuak, Pio Baroja zenari nola murriztu dioten liburu baten edukia, zergatik eta Euskal Herria bere osoan hartzen zuelako aintzat. 1953an Destino argitaletxeak argitaratu zuen *El País Vasco* liburua, Pio Barojarena, eta horrek 519 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 iruzkin

Lehen opor eguna

Lasai jaiki naiz gaur, presa barik. Patxadaz gosaldu, egunkaria aurrean nuela, eta Mirenek alde egin eta gero —gaur baserritar jantzita irten da, San Tomas biharamuneko azoka dutelako herriko plazan—, kaleratu egin naiz errekadutan. Pipas agurtu dut, fotokopiak egin bitartean. Gabon … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Blogofobia

Txuma Murugarrenek abenduaren 11n argitaratu zituen ondoko lerroak Gara egunkarian. Saiatu naiz artikuluaren bertsio elektronikoa bilatzen, baina ez dut aurkitu. Horregatik ekarri dut hona. Merezi du irakurtzea. Blogariek irauliko dituzte informazio eta komunikaziorako bideak. Tribu berri baten oldar geldiezinaz sartu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Amaia eta Andoni

Atzo goizean Galdakaoko Ospitalean izan nintzen TAC eskaner bat egiten. Txanda iritsi zitzaidanean, erizain gazte batek hartu ninduen, euskaraz. Galderak egin eta egin ari zen, ea honi edo hari alergiarik nion, eta, halako batean, esaten dit: “gainera, zu ezagutzen zaitut. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Larrazabal, K.O.

Retegik %80, Larrazabalek %20. Emaitzak ez du zerikusirik pilotarekin. Biak ziren hautagai lehendakari izateko Eusko Ikaskuntzan. Aspaldiko partez, gainera, hautagai ofizialak lehiakide bat zuen, eta horrek jakinmin handia piztu bazterretan. Baina oposizioko hautagaiak huts egin du. Nik bat egiten dut … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Web 2.0

Astiro-astiro, softwarea aldatzen ari da: orain arte programa gehienak gure ordenagailuen disko gogorretan zeuden. Azken aldi honetan, ordea, gero eta programa gehiago ostatuta daude kanpoko zerbitzarietan, gure ordenagailuetatik at. Web aplikazio horiek Interneten jarduteko eginak daude, edozein ordenagailu edo nabigatzaile … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Le Cirque du Soleil

Beautiful. Bikaina. Merveilleux. Perfecto. Ez daukat adjektiborik Le Cirque du Soleil izendatzeko, hain da zoragarria. Atzo iluntzean izan ginen Bilbon zirkua ikusten. Miren, Bego eta hirurok. Eta harrituta itzuli ginen hango ikuskizunarekin. Aukera baldin baduzue ikusteko, ikusi. Ez zarete damutuko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina