Hilabetekako artxiboa: apirila 2005

Benedikto XVI

Atzo arratsaldean beribilean sartu nintzenean jakin nuen Vatikanok aukeratu zuela buru berria: Benedikto XVI. Ondoren, baina, ikasi nuen nor den Erromako apezpikua: Ratzinger kardinala. Eta atsekabetu egin nintzen, elizaren dogmatikoen burua gailendu delako. Lehenengo gauza pentsatu nuen Opus Deik ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 erantzun

Elgeta: bestaren kronika

Zazpiak laurden gutxi izango ziren Elgetara heldu nintzenean, igande arratsaldean. Autoa utzi, ordenagailua hartu, eta Espaloirantz abiatu nintzen. Bidean Xabier Mendiguren Elizegi eta Elena Lakarekin egin nuen topo. Xabier blogaria da, eta Elenak laster hasiko du berea, Goiena.net-en barruan. Espaloira … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Adobek Makromedia erosi du

Sutautsa baino bizkorrago zabaldu da berria: Macromedia handia Adobe handiagoak irentsi du, 3,4 milioi dolar ordainduta. Zertarako eta aurre egiteko Microsoftek datorren urtearen hondarrean aterako duen Windows sistema eragileari, Longhorn izenekoa, zeinek eramango omen baititu zenbait ezaugarri Adobek eta Macromediak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

EAJ-PSE gobernurantz?

Bukatu da Besta, hau da, blogarien festa, eta begiratu bat eman diet hauteskundeen emaitzei. Ez dut asti handirik izan horretaz pentsatzeko, baina uste dut gaurko emaitzetatik oso gobernu bestelakoa irten daitekeela Gasteizen. Nik ondorio hauek atera ditut, botelasterrean: EAHK. Bera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 erantzun

Besta Elgetan

Arratsaldeko 19:30etan hogei bat blogari bildu gara Espaloian, Elgetan. Jende asko zegoen bertan, baina blogariok txoko bat hartu dugu,, hiru mahairekin. Erramun Errikagoitia, Luistxo Fernandez, Gari Araolaza, Mikel Larreategi, Angel Bidaurrazaga, Elena Laka, Xabier Mendiguren Elizegi, Mikel Iturria, Julen Gabiria, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 erantzun

Kontrarreforma

Atzo “Iñaki Aldekoa”:http://www.armiarma.com/zaldiero/114.htm ikusi nuen Sautrela saioan, Ereineko editorea eta Historia de la literatura vasca liburuaren egilea. Eztiki, baina ezin garbiago, esan zuen eliza katolikoaren kontrarreformak (Trentoko kontzilioa: 1545-1563) eten egin zuela euskal literaturaren bilakaera, eta horrek Europakoarekin zuen paralelismoa. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Gora Susa!

Gaurko lerro hauen bidez txalotu nahi dut Susa argitaletxea sarean egiten ari den lan handia. Atzo bertan irakurri nuen Sustatun Klasikoen Gordailua sortu duela, eta hor ipini dituela gure klasiko mordoren lanak. Sartu nintzen, eta saltseatu apur bat, eta han … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Emakume amerikarrek, titirik ez

Pamela Anderson aktore amerikarrak adierazi zuen herenegun, bere telesail berria aurkezten ari zela, Fox kateko zentsuratzaileak etorri zitzaizkiola grabazio lekura, eta esan ziotela ezkutatzeko titiburuak, “ezin duzu-eta titirik izan gaueko 22:00ak baino lehen”. Buzz Machine webgunean irakurri dut horren berri, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Txurdinagan ere, gozo-gozo

Atzo egin nuen liburuaren azken aurkezpena. Berezia zen niretzat, irakurle talde batek deituta nindoan eta. Iritsi baino ez, hantxe nuen Aritza, kultura eragile eta gidari aparta. Jende gutxi etorri zen aurkezpenera, sei lagun, baina, ordainetan, oso giro hurbila sortu zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Aldus Manutius

Egia esanez gero, Aldusen berri izan nuen programa informatiko baten bidez, garai batean PageMaker programa Aldus PageMaker baitzen. Gero jakin nuen Aldus izen hori eman ziotela programari Berpizkunde garaiko inprimatzaile eta tipografo handi baten omenez, Aldus Manutius italiarra. Gutenbergen ondoan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1