Besta Elgetan

Arratsaldeko 19:30etan hogei bat blogari bildu gara Espaloian, Elgetan. Jende asko zegoen bertan, baina blogariok txoko bat hartu dugu,, hiru mahairekin. Erramun Errikagoitia, Luistxo Fernandez, Gari Araolaza, Mikel Larreategi, Angel Bidaurrazaga, Elena Laka, Xabier Mendiguren Elizegi, Mikel Iturria, Julen Gabiria, Josu Martinez, Eneko Astigarraga, eta Iban Zaldua, besteak beste.

Hemen ibili gara Julen Gabiriari ikastaro bat ematen, nola eskegi argazkiak blogean. Julenek laster berrituko du bere bloga, ikusiko duzue zer blog polita egin dion Maite Rementeriak, eta hori ikasteko gogoz zebilen. Hortaz, argazki hau berak ipini du.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Besta Elgetan-ri

  1. egilea: Iban Arantzabal

    Hi, Julen, ikasi dok, benetan? Ba animo! Ia idazliok zelan moldatzen zarien argazkixekin.

    Eskerrik asko etorri izanagatik bai Julen eta bai Joxeri. Nola ez, baita Hemen artikuluan aipatzen diren eta ez direnei ere.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko hiri, Iban, heuk antolatu huen besta, eta heu ibili hintzen jo eta ke batetik bestera, dena ondo atera zedin.

    Eskerrak euskal blogosferak hi bezalako behargin finak dituela. Horrela gustua ematen dik.

    Zorionak eta besarkada bat.

  3. egilea: Julen

    Beinke, Iban! Joxek esandakoa berresten dot, goitik behera. Zorionak bihotzez.
    Eta bai, ikasi dot argazkiak ipinten. Eibarreko kontraseƱaren kontua konpontzen dodanean, orduantxe hasiko naz jo ta fuego.
    Biba gu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude