Etiketaren artxiboa: twitter

Twitter, okindegian

Albion okindegia Londresen dago, eta Twitter hasi da erabiltzen, jakinarazteko harpidedunei noiz atera duen ogi egin berria labetik: “Croissant bero eta egin berriak… zain dituzu!”, eta antzeko mezuak bidaltzen ditu. David Dedrick okindegiko arduradunak esan omen duenez, esperimendua oso ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Twitter-ek idazle hobea egiten zaitu

Asko hitz egiten da Twitter zein egokia den marketina eta negozioa lantzeko, baina Jennifer Blanchard kazetariaren iritziz, Twitter egokia da, orobat, norberaren idazkuntza lantzeko. Zelan? Behartzen zaitu zehatza izateraTwitter-ek gehienez jota 140 karaktere eskaintzen dizkizu zeure mezuak idazteko, ez 140 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Twitter informazio batzaileen ordez?

Sarea elkarrizketa dela sinistuta, atzo goizean galdera bat idatzi nuen Twitter-en: Zenbat feed jarraitzen dituzue zuen informazio batzaileetan (Bloglines, Reader…)? Nik 73 ditut, baina gero eta gutxiago erabiltzen ditut. Behin ordubete igarota, zazpi erantzun jaso nituen Twitter-en bertan, eta beste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Retweet

Aurreko batean irakurri nion twitterlari bati kokoteraino zegoela retweetak jasotzen, hau da, norbaitek beste norbaiten mezua gustatu, eta bere horretan aipatzen duenean, aurretik RT jarrita. Hori dela-eta, apenas egin dudan errebote modu hori, inor ez mintzeko. Orain, berriz, sartu naizenean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Twitter-en ustekabeko erabilerak

2006an Evan Williams-ek Twitter sortu zuen, beste zenbait lagunekin batera. Aurkezpen labur honetan berak azaltzen duenez, hasieran Twitter sortu zuten Odeo aplikazioaren osagarri gisa (geroago, hau ere saldu egin zuten), jendeak aukera izan zezan familiartekoei eta lagunei esateko zertan ari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Twitterlari gorra

Jende gehienak erabiltzen du Twitter sareko elkarrizketan parte hartzeko: batzuetan hitz egiten eta bestetan entzuten. Baina bada Twitter erabiltzen duenik bakarrik hitz egiteko, beste inori entzun barik. Horixe da Berria egunkariaren kasua. Begiratzen baduzue bere Twitter kontuan, eskuineko zutabearen goi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Blogari ona, twitterlari eskasa

Aspalditxo irakurtzen dut Enrique Dans-en bloga, informazio asko eta hausnarketa interesgarriak ematen baititu, batez ere teknologia berrien inguruan. Twitter-en ere, badut haren aditzerik, abendua ezkero-edo jarraitzen natzaio-eta. Baina Twitteren ez da bat ere interesgarria Enrique Dans. Bere Blackberry telefonoa erabiltzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Twitteskundeak

Atzo arratsaldean izan zen. Twitter-en ari nintzen, mezuak irakurtzen, eta Teketen blogariaren mezu batek eman zidan atentzioa: “Twitteskundeak jarraitzeko orria” zioen. Hara, esan nion neure buruari, hor daukak hitz berri bat, orain arte inon entzun edo irakurri bakoa; horrek merezi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Twitter mehatxua al da Googlentzat?

Zenbaitek horixe uste du, guri gezurra iruditzen bazaigu ere. Bi artikulu irakurri ditut —hau eta hau—eta bietan kontu bera aipatzen da, Twitter Search bihur daitekeela mehatxurik handiena Googlentzat, gero eta jende gehiago ari baita mikroblogaren bilatzailea erabiltzen unean uneko bilaketak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Lance Armstrong: Twitter-en ere, izar

Twitter-en ez da falta izar distiratsurik. Horietako bat da Lance Armstrong, Frantziako itzulia zazpi aldiz irabazitakoa. Joan den urrian hasi zen twitteatzen, eta dagoeneko 145.245 jarraitzaile ditu, herenegun baino hamar mila bat gehiago. Bera, berriz, 38 laguni baino ez zaizkio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin