Etiketaren artxiboa: twitter

Twitterlari bikainak

Bi bat hilabete daramat Twitter ganoraz erabiltzen, eta dagoeneko konturatu naiz badela zenbait jende —twitterlari bikainak edo supertwitterlariak—, bereziki merezi duena jarraitzea, behin baino gehiagotan mezu baliotsuak eskaintzen dizkigutelako, izar batekin gordetzen diren horietakoak, nahiz eta ez diren nabarmentzen zarata … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Twitter hobeto ulertzeko

Nire nabigatzaileko gogokoen artean, badaukat karpeta bat “Twitter” izenarekin, eta hor, Twitter beraz gain, hainbat aplikazio ditut gordeta, laguntzen didatelako Twitter hobeto ulertzen. Splitweet. Oraingoz bi kontu ditut Twitter-en, eta aplikazio honek laguntzen dit biak batera kudeatzen. Euskaraz dago, gainera. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Liliput

2006an blog bat sortu nuen, eta izena eman nion Liliput, bertan esperimentu bat egin nahi nuen-eta: 140 karaktereko mezuak idatzi, neure burua behartzeko labur eta zehatz idaztera. Ez zuen luzaro iraun, hilabete pasatxo, baina gustura geratu nintzen esperientziarekin. Orain dela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Ontsa twitteatzeko bidea

Artikulu jakingarria aurkitu dut TwiTip blogean, zelan lortu jarraitzaile asko izatea Twitter-en. Horretarako, Jo-Lynne blogari gonbidatuak zazpi aholku ematen ditu, zazpi, zein baino zein kontuan hartzekoak, eta hemen laburtuko ditudanak: 1. Izan interesgarriaOndo dago esatea zer jan duzun bazkaltzeko edo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Twitter erako eguneroko aspaldikoa

1937tik 1941a bitartean, Genny Spencer gazteak ohitura hartu zuen egunerokoa idazteko. Gennyk 12 bat urte izango zituen artean, De Soto herrian bizi zen, Illinois estatuan, eta oso ohar laburrak idazten zituen bere inguruan gertatutakoaz. Hirurogeita hamar urte geroago, bere ondorengoek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Twitter eta Obamaren kargu hartzea

Atzo arratsaldeko 18:00etan Twitter Search bilatzailean sartu, eta saiatu nintzen jarraitzen Barack Obamaren kargu hartzea AEBetako lehendakari moduan. #inaug09 etiketa idatzi nuen, baina Twitter Search oso mantso zebilen artean. Une hartan, Aretha Franklin omen zebilen kantatzen; jendea, behintzat horretaz idazten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Zelan erabili hedabide sozialak

Bideo interesgarria ikusi dut, Jun Loayzak eginda Future Delivery telebistan: zelan erabili hedabide sozialak zure marka indartzeko. Jun Loayzak hainbat media aipatzen ditu gure produktibitatea sarean areagotzeko: Bloga. Guztiaren abiapuntua. Berak WordPress bloga gomendatzen du. Hor idatziko ditugu geure artikuluak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Twitter eta ni

Atzo arratsaldean Twitter kontu bat ireki nuen joxearanzabal erabiltzaile izenarekin, kostata, hori bai, justu orduan zerbitzariak aldatzen ari baitziren. Berandu bada ere, probatu nahi dut zer eman dezakeen aplikazio horrek. Txioka.net agertzeak lagundu dit pauso hori ematen, orain argiago ikusten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1