Twitteskundeak

Atzo arratsaldean izan zen. Twitter-en ari nintzen, mezuak irakurtzen, eta Teketen blogariaren mezu batek eman zidan atentzioa: “Twitteskundeak jarraitzeko orria” zioen. Hara, esan nion neure buruari, hor daukak hitz berri bat, orain arte inon entzun edo irakurri bakoa; horrek merezi dik lekua Komunikazio-glosategian. Esan eta egin. Sarrera hau prestatu nuen, azaltzeko Twitteskundeak zer diren:

  • twitteskunde. (Internet) Hauteskundeen jarraipena Twitter mikroblogean. Badirudi Gorka Julio Teketen blogari euskaldunak erabili zuela hitz hori lehen aldiz 2009ko martxoaren 1eko hauteskunde bezperan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 Responses to Twitteskundeak

  1. egilea: julen

    aupa joxe: Twitter search emaitzak lortu dezakezue Googlekin batera horri honetan
    http://mt-hacks.com/20090302-realtime-twitter-search-results-on-google.html

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Julen! Kasu honetan, erabiltzaile batek erakutsi du bide bat, Googlek ere har dezakeen bere bilatzailearentzat. Interesgarria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude