Twitter mehatxua al da Googlentzat?

Zenbaitek horixe uste du, guri gezurra iruditzen bazaigu ere. Bi artikulu irakurri ditut —hau eta hau—eta bietan kontu bera aipatzen da, Twitter Search bihur daitekeela mehatxurik handiena Googlentzat, gero eta jende gehiago ari baita mikroblogaren bilatzailea erabiltzen unean uneko bilaketak egiteko, ni barne.

Jakin nahi baduzu jendea zertaz hitz egiten ari den oraintxe bertan, ez zoaz Googlera bilatzera, hor agertzen diren emaitzarik berrienak izan baitaitezke orain astebetekoak igoal. Ostera, bilatzen baduzu Twitter-en bilatzailean, berehala agertuko zaizkizu oraintxe bertako mintzagaiak.

Mumbaiko atentatuan, New York edo Amsterdameko hegazkin istripuetan, Amazon Kindle 2 irakurgailu digitalaren aurkezpenean… hondamendiren bat gertatzen denean edo iragarritako gertakizunen bat, jendeak Twitter-era jotzen du gero eta gehiago, batzuek bertan idazteko dakitena, eta besteek jakiteko zer gertatzen den.

Gure gizartea gero eta konektatuta dago, gu berriemaile bihurtzen ari gara, eta Twitter erabiltzen dugu gero eta gehiago elkarren berri izateko. Testuinguru horretan, Twitter bilaka daiteke unean uneko bilaketen errege…, aurretik Googlek ez badu erosten, jakina. (Harrigarria badirudi ere, Twitter sortu zutenek —Evan Williams eta Biz Stonek, besteak beste— orain zenbait urte Blogger sortu zuten, blog plataforma bat geroago Googlek erosi ziena.)

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 Responses to Twitter mehatxua al da Googlentzat?

  1. egilea: 27zapata

    Aupa Joxe! Eskerrik asko eta eskerrik asko berriz. Interes handiko bloga zait zure hau egunean egoteko, edo egunean egoteko saiatzeko.
    aurrera!

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrak zuri, Imanol, feedbacka ematearren. Zu gustura baldin bazaude, ni gusturago. Ondo segi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude