Twitter, okindegian

Albion okindegia Londresen dago, eta Twitter hasi da erabiltzen, jakinarazteko harpidedunei noiz atera duen ogi egin berria labetik: “Croissant bero eta egin berriak… zain dituzu!”, eta antzeko mezuak bidaltzen ditu.

David Dedrick okindegiko arduradunak esan omen duenez, esperimendua oso ondo doa, eta bai ogiak zein pastelak berehala saltzen omen dituzte. Hain ondo, ze pentsatzen ari dira sistema zelan zabaldu hiriburuko beste okindegietan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 Responses to Twitter, okindegian

  1. egilea: Demonocrazy

    Interneten erabilera horrelako negozioetan orain dela gutxi ezagutu nuen, ez da ideia txarra baina tamalez gutxik erabiliko genuke, ikusi hurrengo artikuloa:

    http://rinzewind.org/archives/2008/12/15/para-esto-vale-google-maps/

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Hala ere, zenbat eta gehiago zabaldu iPhone bezalako telefonoak, gero eta aplikazio gehiago sortuko dira, eragina dutenak gure bizitzan, baten batek hor erantzun batean esan duen bezala, zuk emandako helbidean. Mila esker.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude