Bost urte transplantea egin zidatenetik

2003ko uztailaren 29an, goizeko 10:30ean, hezur muinaren transplantea egin zidaten Valdecilla Ospitalean, Santanderren. Ordu erdi bat iraun zuen transplanteak: tarte horretan, Fatima arrebak emandako hiru poltsa zelula sartu zidaten kateter bat erabilita.

Bost urte igaro dira harrezkero —garai hartan linfoma folikular bat tratatzen ari zitzaizkidan, odoleko minbizi mota bat—, eta gaur egun bizimodu normala egiten ari naiz. Egun batzuk berandu konturatu ginen bosgarren urteurrena zela, baina ohartu bezain laster, kopa bana txakolin edan genuen urteurrena ospatzeko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

5 Responses to Bost urte transplantea egin zidatenetik

  1. egilea: Aitor

    Zorionak Joxe. Hik urtean bi urtebetetze egun ospatzeko aukera ere badaukak. Ba Ana eta biok ere gaur ospatuko diagu eta hire osasunean eta geure probetxuan kataluniar kaba pixka bat edango diagu.
    Muxu handi bana, Miren, Bego eta Zuri.

  2. egilea: Nahikari

    Zorionak Joxe! Nik ere ez dut ahazten hankatik operatu nindutenean: 1998ko ekainak 29 eta abenduak 10. Tamalez, txarto operatu ninduten, baina esaten den bezala, gora bihotzak!

    Ospatu merezi duzuela!

  3. egilea: JokinSu

    Pozten naiz dena ondo irten izana eta blogean kontatzea. Horrelako esperientzia positiboak beti animatzen dute.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko denoi! Zuek ere ondo pasatu egun hauek.

  5. egilea: iturri

    Aupa Joxe:

    2002ko irailaren 11tik ia sei urte beteko dira laster. Ospatu behar dira halakoak.

    Ni, berriz, ez nago ospakizun askotarako orain. Aitarekin nabil galtzeimerra dela eta ez dela. Enpin, horrelakoa da bizitza.

    Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude