Zazpi urte transplantea egin zidatenetik

Gaurko egunez, orain zazpi urte, hezur-muineko transplantea egin zidaten Santanderren, Valdecilla Ospitalean. Bego emaztea beiraren bestaldean zela, Fatima arrebak emandako hezur-muina sartu zidaten, minbizia osatzeko helburuarekin.

Zorionez, dena ondo joan zen, eta orain hemen gaude, kriskitinak baino alaiago, oporretan gainera. Carpe diem.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

5 Responses to Zazpi urte transplantea egin zidatenetik

  1. egilea: iturri

    Aupale, Aranzabal jauna.

    Arin doa denbora, eh?

    Ondo pasa oporrak. Niri oraindik hau eta beste bi aste falta zaizkit.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Mikel! Zuk ere, eutsi goiari, gutxi falta zaizu-eta. Besarkada bat.

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Mikel! Zuk ere, eutsi goiari, gutxi falta zaizu-eta. Besarkada bat.

  4. egilea: Jontxu

    Aupa Osaba,

    Gogoan ditut oraindik, pasatako egun luze haiek, erlojuaren orratzak bazirudien ez zeula bueltarik ematen. Zure indar eta denon laguntzarekin, gaur Lanzaroten aldean zaude, oporretan gainera, tinko!.

    Durango aldetik, besarkada handi bat.

    Maite zaitugu,

    Jontxu eta Zanna.

  5. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker, Jon. Beti sentitu izan dut senideen berotasuna, orain bezala. Zuek ere, ondo-ondo ibili. Besarkada bat bioi. Eta ea zure hanka lehenbailehen osatzen den. Bitartean, hartu atsedena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude