Tintin eta Milou

Albiste hau irakurtzen ari nintzela, alegia Spielberg eta Jackson zinegileek bat egingo dutela Tintinen gaineko film bat egiteko, gogora etorri zait noiz izan nuen Tintinen berri lehen aldiz. Saturraranen izan zen, hango apaizgaitegian. Astean behin, oker ez banabil, hango zine areto txikian elkartzen ginen ikasle guztiak, eta zinea barik, diapositibetan ikusten genituen Tintin eta Milouren abenturak. Frantsesez idatzita zeuden, eta Pablo Areso irakasleak itzultzen zizkigun gaztelaniara, sekulako graziarekin. Une gozoak izaten ziren haiek.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 Responses to Tintin eta Milou

  1. egilea: Iban Arantzabal

    Saturraran izena nondik dator, Joxe? badakizu?

    Astean esan didate Satur eta Aran(tzazu) joan zirela hondartza horretara. Ez zegoen bien artekoa ondo ikusita herrian eta hango haitzetan zebiltzala urak eraman omen zuen bikotea mareak gora eginda. Hortik Satur+Aran lotura: Saturraran.

    Apaiztegian entzunda holakorik?

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Nik behintzat ez dut gogoan. Beharbada inoiz entzungo nuen, baina esango nuke ezetz.

  3. egilea: Iban Arantzabal

    Auskalo nondik atera den. puf!

    Iban

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude