Etiketaren artxiboa: liburuak

Malo-malo

Egun hauetan jakin dut euskaraz bi modu ditugula deskribatzeko zelako bizkortasunez erortzen den elurra: Mara-mara. Elurra bizkor erortzen denean. Malo-malo. Elurra poliki erortzen denean. Bernardo Atxagaren azken liburuan duzue horren berri, Lekuak izenekoan, 184. orrialdean. Gozatu elurraz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

“Euskal Herria”, ukatua

Bernardo Atxagari irakurri diot, bere azken liburuan, Lekuak, Pio Baroja zenari nola murriztu dioten liburu baten edukia, zergatik eta Euskal Herria bere osoan hartzen zuelako aintzat. 1953an Destino argitaletxeak argitaratu zuen *El País Vasco* liburua, Pio Barojarena, eta horrek 519 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 iruzkin

Artekaria

Gogoa nuen best-seller bat irakurtzeko, eta John Grisham idazle arrakastatsuaren azken liburua erosi nuen Eroskin: El intermediario. Jatorriz, The Broker. Amaitu dut, bizkor amaitu ere, baina ez zait gustatu. Aitortuta Grishamek duen ofizioa, hiru akats aurkitu dizkiot nik liburu honi: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Terry Fox

Terry Fox berriro hizpide bihurtu da, batez ere Kanadan, AEBetan eta herrialde anglosaxoietan. Hogeita bost urte bete direnean Terry hil zela, liburu batek ekarri digu haren oroitzapena: Terry Fox and his marathon of hope, gaur egun libururik eztabaidatuena Technorati blog … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Arratsalde bat Durangon

Abenduaren 8an Durangon izan nintzen, Euskal Liburu eta Disko Azokan, liburuak sinatzen, Elkar argitaletxearen txoznan. Mirenekin izan nintzen, alabarekin, eta sinatu, liburu gutxi sinatu nituen, sei, baina, hori bai, jende ugarirekin egin nuen topo. Iritsi bezain laster, Txantxon Zubeldia agurtu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Orotarikoa, formatu digitalean

Egia da, jaun-andreak: Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) formatu digitalean dago oraintxe bertan, nahiz eta Ibon Sarasolak behin eta berriro esan —eta azkenengoz Sautrela saioan, joan den larunbatean—, hiru urte gehiago beharko direla —OEH orain urtebete bukatu zen, berez— hiztegia formatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Agur Hire liburu dendari

Gaur du azken eguna Hire liburu dendak Arrasaten. Hori dela eta, atzo hatxe izan nintzen, eta hiru liburu eraman nituen, hango lagunen oroigarri: Oin hegalariak. Agustín Fernández Paz. (Anaya-Haritza). Mirenentzat. Mutuaren hitzak. Hasier Etxeberria. (Susa). Begorentzat. Zazpi bider zazpi. Felipe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Círculo de Lectores

Atzo Xabier Mendiguren Elizegik deitu zidan, Elkar argitaletxeko editoreak. Esan zidanez, “Círculo de Lectores”:http://www.circulo.es/Contenido/Libros/Libros.asp elkarteak nire liburua aukeratu du bere aldizkarian eskaintzeko Euskal Herriko irakurleei. Antza denez, aldizkariak orrialde bat izaten du euskarazko liburuen berri emateko, eta hor joango omen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin

Idaztea bizitzea da

Egun hauetan liburu bat irakurri dut, “José Luis Sampedro”:http://www.clubcultura.com/clubliteratura/clubescritores/sampedro/home.htm idazlearen azkena, Escribir es vivir, eta iruditu zait zoragarria, edonori gomendatzeko modukoa. Nire urtebetetzean oparitu zidaten, aurretik adirerazi bainuen liburu hori erosteko gogoa, izan ere, egun batzuk lehenago liburu dendan nengoela, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

Plaza-gizonak

Orain astebete erosi nuen Donostian Manuel Lasarte bertsolariaren azken liburua: Plaza-gizonak, Auspoa argitaletxeak kaleratua. Asteon irakurri dut, eta ez zait gustatu. Liburuak jasotzen ditu Manuel Lasarteren 56 artikulu, gehienak idatziak 2000 eta 2002 urteen artean DV egunkarian, non Leitzako bertsolariak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina