Círculo de Lectores

Atzo Xabier Mendiguren Elizegik deitu zidan, Elkar argitaletxeko editoreak. Esan zidanez, “Círculo de Lectores”:http://www.circulo.es/Contenido/Libros/Libros.asp elkarteak nire liburua aukeratu du bere aldizkarian eskaintzeko Euskal Herriko irakurleei. Antza denez, aldizkariak orrialde bat izaten du euskarazko liburuen berri emateko, eta hor joango omen da nirea, hurrengo alean.

Poztu nintzen, hori albiste ona delako liburuarentzat, horrela, seguruenik, gehiago zabalduko baita.

Hala ere, gauza batek eman zidan atentzioa: liburuaren azalpenetan ezabatu egin omen dituzte, erabat, Interneti buruzko azalpenak, irakurleak nahastuko omen direlakoan aipamen horiek irakurriz gero. Merkadotekniaren legeak izango ote dira?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

5 Responses to Círculo de Lectores

  1. egilea: Aitor

    Zorionak benetan Joxe!!!
    Pozten naiz zure liburua Circulo de Lectores-en azalduko delako.
    Zer moduz doakizu Tesia?

  2. egilea: Aritza

    Zorionak, Joxe!!

  3. egilea: KepaDi

    Zorionak, Joxe “Irakurleen gurpilean” agertzeagatik!

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko denoi! Poliki-poliki liburua badoa bere bidea egiten. Besarkada bat.

  5. egilea: patxi lurra

    Zorionak urtebetetzean! Eta komentau nahi deutsut Círculo-ren azken aldizkarian jada zeure liburua eskuragarri dagoela, azkenean. Irakurle “borobilek” irakurri ahal izango zaituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude