Etiketaren artxiboa: internet

Nire pokastinek, 68 entzule batezbeste

Euskadi Irratiak gora egin omen du audientzian, eta orain 102.000 entzule ditu, ni tartean. Poztekoa benetan. Beste maila batean, nik neuk bost pokastin egin ditut, maiatzaren 11n lehena argitaratu nuenetik. Kontuak atera ditut eta, batezbeste, 68 entzule ditut. Txarto ez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Wordetik blogera zuzenean

Joe Friend Microsofteko programa managerrak adierazi duenez, 2007an Wordek aukera eskainiko du programatik bertatik zuzenean argitaratzeko blogean. Writely sareko testu prozesadoreak badu ezaugarri hori, baina Wordek ez. Halaber, Word 2007 horrek lotura egingo du hainbat blog zerbitzurekin, hala nola MSN … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Egunkarien etorkizuna, Goio Aranaren arabera

Goio Arana diseinatzaile sarituak artikulu bat idatzi du Maquetadores aldizkarian, eta hor aztertzen du egunkarien etorkizuna eta Interneten eragina berauetan. Merezi du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Blogak, banitatearen erakusleiho

Oraingoan Felipe Juaristi idazle azkoitiarrak jakinarazi digu blogak “norberekeriak harro erakusteko tokiak” iruditzen zaizkiola, “banitatea eta hantustea biak eskutik helduta paseatzen diren zelai ezdeusak”. Gaitzerdi, bere zutabea ere halakotzat jo baitzuen maiatzaren 10ean Territorios gehigarrian argitaraturiko zutabean, El Correon. Adiskide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 5 iruzkin

Blog bat liburu baten zerbitzuan

Joxe Felix Diaz de Tuesta nire aspaldiko lagunak liburu bat aurkeztuko du gaur Donostian eta Arrasaten: Euskal Herria atzerritarren ahotan. Eta liburu hori sustatzeko eta bultzatzeko, blog bat sortu du: Argitan. Beraz, Joxefek marketin-tresna moduan erabiliko du bloga, berak ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Nire lehen pokastina

Aurrekoan, Biz Stone blogariari esker jakin nuen Odeo enpresak erabat berritu duela bere webgunea. Egia esan, orain bi webgune ditu: bat pokastinak grabatzeko eta bestea pokastinak entzuteko. Sartu nintzen lehenera, eta konturatu nintzen erabat berritu dutela eta, nire zorionerako, inoiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Blogari gazteak

Herenegun Deustuko Unibertsitatean izan nintzen —30 urte beteko dira aurten bertan amaitu nituela unibertistate ikasketak, eta harrezkero itzuli barik nengoen—, mahai inguru batean hitz egiten. Ez zen jende asko bildu aretoan, 30-35 bat lagun, baina giro ona izan genuen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 iruzkin

Flickr hastapenean

Vancouver hirian sortu zen Flickr argazki webgunea, Kanadan, sarerako jokoak egiten zuen enpresa batean, Ludicorp izenekoa, eta ez, harrigarria bada ere, argazkigintzan ziharduen batean. Caterina Fake berehala konturatu omen zen zerbait berezia zutela esku artean, bere enpresako ingeniari batek sortu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zergatik Apple

Applek 30 urte bete ditu, osasuntsu dirudi, eta ni pozik, ze nik ere 18 bat urte daramat mac ordenagailuekin lanean, lehenengo Arrasate Pressen eta gero etxean. Baina zergatik iraun dut hainbeste denbora enpresa horrekin, zenbait unetan desagertzeko zorian egon bada? … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Arkaitz Zubiagaren balentria

Joan den astea ezkero, euskal blogosfera aztoratuta dabil. Izan ere, orain euskaldunok ere modua dugu geure gustuko albisteak toki batean argitaratzeko, puntuazio bat eman ondoren. Ingelesez Digg eta gaztelaniaz Meneame.net dauden bezala, euskaraz Zabaldu.com dugu orain, Arkaitz Zubiagari esker, berau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1