Into the Wild

Asteburu honetan hiru film ikusi ditut, baina bat geratu zait bihotzean: Into the Wild, film hunkigarria, benetako historia batean oinarritua, eta Sean Penn aktoreak zuzendua.

Filmak mutil gazte baten historia kontatzen du, zeinak, behin graduatuta, alde egiten baitu etxetik, eta AEBetan ibiliko da, batetik bestera, bere ametsetako helmugara iritsi arte: Alaskara. Bidean jende asko ezagutuko du, eta denetariko egoerak bizi izango ditu, baina inoiz ez du iparra galduko Alaskara egin arte.

Film ederra da, niretzat kantu bat askatasunari, baita hori lortzea garesti ordain badaiteke ere. Gaztelaniaz, Hacia rutas salvajes izendatu zuten. Aukera baduzue, ikusi. Hona trailerra, ingelesez eta gaztelaniaz.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 Responses to Into the Wild

  1. egilea: Aitor

     

     

    Oraintxe ari naiz filma oinarrituta dagoen liburua irakurtzen gustora asko. “Into the wild” du izena eta John Krakauer kazetariak idatzitakoa da. Sean Penn-ek eskuartean zuen materialari tratamendu aparta eman zion eta film aberatsa sortu zuen. Hainbeste gai sakon ukitzen ditu Chris Mcandless-en odisea pertsonalak!

    Film aparta, galdera irekiak uzten dituena airean . Ikusleak erabaki dezala hobekien datozkion erantzunak.

  2. egilea: Gari

    Niri ere asko gustatu zitzaidan. Filma osoan musikak duen presentzia ere oso indartsua da, uste dut kantu gehienak direla Eddie Veder, Pearl Jam taldeko kantariarenak.

    Filma ikusi nuenean autobusa zegoen tokia etiketatu nuen Tagzanian: Into the wild bus placement

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude