Etiketaren artxiboa: euskara

Arkaitz Zubiagaren balentria

Joan den astea ezkero, euskal blogosfera aztoratuta dabil. Izan ere, orain euskaldunok ere modua dugu geure gustuko albisteak toki batean argitaratzeko, puntuazio bat eman ondoren. Ingelesez Digg eta gaztelaniaz Meneame.net dauden bezala, euskaraz Zabaldu.com dugu orain, Arkaitz Zubiagari esker, berau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Jakin aldizkariak, mende erdi

Jakin aldizkariak 50 urte bete ditu, mende erdia. Nik lau urte nituela sortu zuen seminarista talde batek Arantzazun. Gorabehera dezente izan zituen, batez ere hasieran, baina sekulako eragina izan du euskal kulturan. Eta nigan ere bai. Denetik ikusi du Jakin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Debarroa

XX. mende hondarrean gure lurraldean aldatu egin zen paraje hura izendatzeko modua. Ordua arte Deba Garaia eta Deba Behea erabili genituen, baina harrezkero, Debagoiena (Leintz Gatzagatik Osintxura) eta Debabarrena (Osintxu-Eibartik Debaraino). Oraindik orain Euskaltzaindiak berretsi egin ditu garai hartako aholkuak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Etxe agentzia

Arrasate Pressen genbiltzanean, buruko min dezente izaten genuen zenbait hitz euskaratzeko, tartean “agencia inmobiliaria”. Orduko hiztegiek higiezinen agentzia zekarten, baina hori jende arruntarentzat arameoren parekoa zen. Gaur, berriz, ireki dut Zehazki hiztegia, eta etxe agentzia dakar, hitzaren adiera batean. Hori … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Sarelariak

Interneten gabiltzanok internautak izan gara orain arte, baina joan den osteguna ezkero baita sarelariak ere. Nik dakidala, Anjel Lertxundik sortu du berba hori, Hitz beste izeneko bere blogean. Horrela zioen paperezko artikuluaren osagarri ateratzen hasi den post scriptum horietako batean: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Luistxo Fernandez, euskaltzain

Behin Atxaga onartuta euskaltzain gisa, nire ustez hurrengo euskaltzaina, Patxi Altuna ordezkatuko duena, Luistxo Fernandez izan beharko litzateke. Ados bazaude, utzi erantzun bat mezu honetan. Euskaltzaindia odol berria sartu guran dabil akademian bertan, filologiatik harago lan egiten duen jendea. Andres … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 20 iruzkin

Barautsa

Amat kooperatiban nenbilela, Arrasaten —hamabost urte nituela han hasi nintzen lanean uda partean, diru batzuk ateratzeko—, Txominek erakutsi zidan hiztegi txiki bat, eta handik hitz bat ikasarazi: barautsa, artean barautsarekin ari bainintzen lanean, pieza batzuen ahoa irekitzen, gero tutuak lotzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Agur, Arrasate Press

Joan den ostiralean, nola Goienkaria berrituan ez den joango Arrasate Press izeneko gehigarririk, galdetu zidaten Goiena Telebistan ea zer iritzi nuen mantxeta hori desagertzeaz, ni izan bainintzen Arrasate Presseko lehen zuzendaria. Erantzun nien ezer ez dela betiko, ez konstituzioak ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Gugan bego

Aurreko batean, asko estimatzen dudan lagun baten blogean irakurri nuen: Gugan bego. Juan Mari Lekuona hil berriaz ari zen, eta berehala piztu zitzaidan argi bat. Izan ere, behin baino gehiagotan aritu naiz esapide egoki bila, hil berri bati buruzko hitzak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

HABE eta minbizia

HABE erakundea prestatzen ari da ikasmaterial bereziak Osakidetzako langileak euskalduntzeko, eta horien barruan unitate bat prestatu du nire kasuarekin. Horretarako, erabiliko ditu nik Sustatun argitaratutako hainbat artikulu, eta Euskadi Irratian egin zidaten elkarrizketa bat. Aukera izan dut unitate hori ikusteko, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina