Luistxo Fernandez, euskaltzain

Behin Atxaga onartuta euskaltzain gisa, nire ustez hurrengo euskaltzaina, Patxi Altuna ordezkatuko duena, Luistxo Fernandez izan beharko litzateke. Ados bazaude, utzi erantzun bat mezu honetan.

Euskaltzaindia odol berria sartu guran dabil akademian bertan, filologiatik harago lan egiten duen jendea. Andres Urrutiak adierazi duenez, idazleak, itzultzaileak, kazetariak eta irakasleak, besteak beste, sartu behar dira Euskaltzaindian, edo horrela ulertu diot nik, behintzat.

Nire ustez, Euskaltzaindiak behar du errebultsibo bat, norbait lagunduko diona egokitzen ezagueraren gizartera, paperaren morrontza utzi eta sareari zukurik handiena aterako diona, euskaldun guztiok balia gaitezen euskal akademiaren lanaz, eta uste dut Luistxo Fernandez izan daitekeela, beste batzuekin batera, errebultsibo hori.

Luistxo Fernandez Eibarren jaio zen orain berrogei urte, eta gaur egun bertan egiten du lan, CodeSyntax enpresan, nahiz eta Donostian bizi den, ezkonduta eta bi seme-alabarekin. Kazetaritza ikasi zuen EHUn, eta kazetari lanetan aritu zen Argian, Euskaldunon Egunkarian eta Arrasate Pressen, oker ez banabil. Orduko uztaren zenbait ale argitaratu zituen Tetris liburuan. Bestalde, Euskaldunon Egunkariak argitaratutako lehen bi estilo liburuetan ere parte hartu zuen.

Zergatik Luistxo

Idazle moduan ere, utzi digu perla bat, Kontaktua, Elkar argitaletxeak kaleratua. Eta saiakeran, Etxepare porno da bere lanik deigarriena, non aztertzen baititu euskararen arrastoak Interneten.

Eta justu alor horretan, Interneten, Luistxo Fernandezek sekulako lana egin du, eta itzelezko aupada eman dio euskarari sarean.

  • Eibartarrak posta zerrenda. Berak sortu zuen, konpainia onean beti, Eibartarrak posta zerrenda, eta hor jarri zituen lanean ehunetik gora lagun, ez denak eibartarrak, posta elektronikoari txinpartak ateratzen.
  • Aurki. Hemen ere, lagun onak zituela, euskarazko lehen bilatzailea sortu zuen, doan, Eusko Jaurlaritza dirua parrastaka xahutzen ari zen bitartean Microsoften ez beste inoren mesedetan.
  • Sustatu. Luistxo Fernandez izan zen Sustatu.com euskarazko lehen blogaren bultzatzailerik sutsuena, eta ni naiz horren lekuko.
  • Blogak.com. Bere lankideekin batera, plataforma hori sortu berri du, nahi duenak sor dezan blog bat euskaraz.

Nik Internetez dakidan gehiena Luistxo Fernandezi zor diot. Eta zorte itzela izan dut, batez ere Sustaturen inguruan, berarekin batera lan egiteko. Berak erakutsi zigun nola erabili posta zerrenda, baita blogak eta bestelako programak ere. Eta aldi horretan deskubritu dut Luistxok sekulako trebezia duela irakasteko, eta taldeak suspertzeko. Bere inguruan sortu da euskarazko blogosfera, eta inork baino jende gehiago animatu du blogari izatera.

Maite dut Anjel Lertxundi, eta maite dut Mariasun Landa. Baina uste dut garaia dela Euskaltzaindia jabe dadin zer estrategia diren egokienak Internet euskararen mesedetan erabiltzeko. Horregatik ausartu naiz Luistxo Fernandez proposatzera. Sarelariok (eskerrik asko, Andu), ados bazaudete proposamen honekin, utzi erantzun bat mezu honetan, eta adierazi garbi zuen iritzia.

Beste hautagaiak

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

20 Responses to Luistxo Fernandez, euskaltzain

  1. egilea: 3ARRANO

    Guztiz ados. Eta Atxagaren ordez Lertxundi sartuko nuke.

  2. egilea: Josu

    Ni ere ados nago. Euskaltzaindiak aintzat hartu behar ditu teknología berriak. Eta Luistxo oso pertsona egokia iruditzen zait Euskaltzaindia eguneratzeko.

  3. egilea: gorka

    Bai, bai eta bai! Euskarazko kazetaritzaren 1. Kongresuan eman zuen hitzaldia eta gero batzuk Luistxozale amorratuak bihurtu ginen: Berak arauak jarri ezkero gustua emango du Euskaltzaindiari kasu egitea!

  4. egilea: Serafin

    Erabat ados. Aire berritze bikaina.

  5. egilea: Serafin

    Erabat ados. Aire berritze bikaina.

  6. egilea: Imamon

    Guztiz ados. Pertsona egokia iruditzen zait Euskaltzaindia teknologia berrietara eguneratzeko.

  7. egilea: Xabi

    Ados.

    Gaur egun, Euskaltzaindian, esparru teknologikoan -eta euskarak esparru horretan duen paperan- aditua den baten batek egon beharko luke. Luistxo pertsona egokia begitantzen zait.

    Ez dakit Akademiak jaramon handirik egingo dizuen Debagoieneko “presiño-taldeari”, baina probatzearren…. 😉

  8. egilea: dENiS

    Ni ere guztiz ados.
    Gogoan ditut oraindik Euskaltzaindiaren ez-dakit-zenbagarren kongresuan, Euskaldunan, Euskaltzaindiaren webguneari buruz esan zituenak…

  9. egilea: Ander

    Bai zera! falta zena…

  10. egilea: Jozulin

    Ba nire ustez -eta meritu bakar bat ere kendu barik- Lustxok ekarpen handiagoak egin ditzake kanpotik barrutik baino. Gainera entzuna daukat Euskaltzaindiako bilerak oso txarrak direla triglizerido eta kolesterolerako… 😉

  11. egilea: Josu

    Nik uste, euskararen premiak hobeto asetuko lituzkeen pertsonak daudela.

    Bi izen emango ditut, Luistxori ezer kendu gabe, Euskara eraginkorraren inguruan egiten dabiltzan lanarengatik (eta itzalarengatik bigarren kasuan) askoz interesanteago iruditzen zaizkidanak.

    JOXERRA GARZIA

    eta

    ANDONI EGAÑA

    (Kike Amunarriz ere sar nezakeen, baina printzipioz, goiko biak)

  12. egilea: ramon

    esatea be….

  13. egilea: iban

    neuk nire etxe alboko kioskeroa proposatzen dut.

  14. egilea: joseba

    nik nire auzoko gaztaina-saltzailea

  15. egilea: media

    Nik Xabier Kaltzakorta

  16. egilea: leire

    Neu be konforme! Hori bai, iñoiz eziñ izangolitzake Altunan ordez sartu, aukeraketia euskalkiz egitten dabelako, eta Luisek bizkaieraz egitten dan esparrukua da.

  17. egilea: Andoni

    guztiz ados noski! Primeran iruditzen zait teknologia berriak euskaltzaindian sartzea

  18. egilea: koldo goitia ormazabal

    Ados Luistxoren kandidaturarekin:
    Azken urteotan irakurri dudan materialik onena idatzi du: Kontaktua. Eta errebultsibo gisa ez du parekorik, Euskaltzaindiako muermo-mormoi koadrila horrek buztan-ikara bat behar du eta desfribrilagailu potente bat komunetako sarreran. Hori ala gure idiomia hortik haruntz doa.   Luistxo koanto!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude