Etiketaren artxiboa: etb

Etsiak jota ETBren albistegiekin

Etsigarria izan da asteburu honetan Euskal Telebistaren zenbait albistegi ikustea, batez ere ostiral eta larunbatekoak. Kontuan hartuta pandemia baten erdian gaudela, ETBk gai bat izan du nagusi berriak ematerakoan: zein larria den ostalaritzaren egoera. Justifikatu beharra zegoen, antza, Eusko Jaurlaritzak zergatik lasaitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , | 6 iruzkin

Hondar ahoak eta euskalkiak

Orain astebete, Neskamearen ipuina egun batez alboratu, eta Hondar ahoak ikusten jarri ginen. Ezusteko atsegina izan zen, alde guztietatik. Hala ere, ikusitakoan Iñaki Beraetxe, Josean Bengoetxea eta Sara Cozar, besteak beste, bizkaieraz hitz egiten, komentatu genuen horrek ekarriko zuela soka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Transexualitatea gurean

Bere egunean ezin izan nuenez ikusi, atzo gauean ikusi nuen Nahieran bogarren denboraldiko Ur Handitan saioaren bigarren atala, transexualitateari eskainia. Bikaina iruditu zitzaidan, alde askotatik. Gaiaren tratamendua egokia izan zen, errespetuzkoa, morboari tarterik utzi barik. Lekuko transexualak ere bikain egon … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Auzolan telebista-saioa, azukretuegia aukeran

Igande gauean zain jarri ginen telebistaren aurrean, ikusteko Auzolan, Euskal Telebistaren saio berria, neurri batean Herri people saioaren zenbait atalek utzitako zapore ona oroimenean. Saio bien arteko lotura agerikoena, jakina, aurkezlea da, Ibon Gaztañazpi. Oro har, gustura ikusi nuen saioa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Bertso saioa Gazetan

Gustura ikusi dut Hitzetik hortzera bertso saioaren azken alea Euskal Telebistan. Bertan, besteak beste, Gazeta auzoa agertzen dira, Elorrion, eta Esteñibar baserria, gure familian mugarri bat. Mikel eta Fatima, oso natural inguruak-eta erakusten. Jon Artano primeran saioa gidatzen. Eta bertsolariak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bertsolaritza | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Umore freskoa, umore errekipatuegia

 Zazpi urte badira hemen bertan idatzi nuenetik “Wazemank, umore freskoa”. Zazpi urte izan dira, eta Wazemank-en ostean Finlandia etorri zen, gero Oilategia eta orain Atsuak. Anjel Alkain pozik egon daiteke, lortu du-eta erreferentziako umoregilea izatea belaunaldi batentzat. Hala ere, Gabon … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Hilario Arbelaitz, eskua eta sua

Zer gustura ikusi nuen atzo ETB1n Hilario Arbelaitz, eskua eta sua erreportajea. Ondo eginda, ondo idatzita, ondo kontatua… Lanaren ondorengo oparia izan zen, ogia eta txokolate beltza jaten ari nintzen bitartean. Hiru bat aldiz egonda nago Zuberoa jatetxean, eta hiruretan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Partitokrazia Euskal Telebistan

Atzo iluntzean haserretu egin nintzen Euskal Telebistarekin, berau erabili bainuen batez ere udal eta foru hauteskundeen jarraipena egiteko. Eta haserretu egin nintzen politikariei eman zien protagonismo neurrigabeagatik. Atzokoan ez zen nahikoa izan gauan barrena zuzeneko konexioak egitea alderdi politikoen egoitzekin, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Sautrelan, gaixotasunaz hitz egiten

Urteberri egunean Sautrelan agertu ginen Marijose Oraa eta biok geure gaixotasunei buruz hitz egiten, orduko hartan “Mina eta literatura” landu zuten-eta saioan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Olentzero

Ikusi duzue EITBk Olentzerori eskainitako bideoa? Nik bai, eta gustatu zait: musika polita, eta ondo uztartutako estiloak. Eskerrik asko Yera Sanchez lankideari gomendioagatik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin