Etiketaren artxiboa: etb

Hitz jasoak, kaka esplikatzeko

Egun hauetan harrituta ikusi dut zelako ahalegina egiten ari den Euskal Telebista, zezenketak hizkuntza jasoan aurkezteko, berauek arte sublimearen aparra balira bezala. Donostiako zezenketez ari zela, kazetariak artea, nobletasuna, dotorezia eta antzeko berbak esaten zituen bitartean, ikusleok ikusten genuen zelan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 erantzun

Internet, susmopean

Atzo izan zen Interneten seguru nabigatzeko nazioarteko eguna. Hori zela-eta, ETBk pare bat albiste egin zituen. Horietako batean esatariak esan zuen komeni dela, bai, tentuz ibiltzea Interneten. Izan ere, ez-dakit-non atxilotutako ustezko bortxatzaileak Interneten ezagutu zuen bere biktima. Entzun duzue … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Zai zoi bele

Aspaldi ez dut ETB1 ikusi hain gustura. Zai zoi bele saioak eman dit horretarako aukera. Bertan Ez dok Amairu taldearen historia kontatu zaigu, oso modu grafiko eta egokian. Berari esker, gogora etorri zaizkit hainbat kontu, erdi ahaztuak nituenak, eta ikasi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

EITB, eztabaidagai

Atzo Berria egunkarian irakurri genuen ETBko albistegiek NO-DOaren bertsio berritua diruditela. Gaur, berriz, El Correok diosku gutxi batzuk ari direla sua piztu guran EITBn, ez baitute onartzen zuzendaritza berria. ¿Qué será, será…?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

ETBn ere, filmak jatorrizko bertsioan

Joan den ostirala ezkero, ETB2n ere ikus ditzaket filmak jatorrizko bertsioan, Lurreko Telebista Digitala erabilita. Bezperan idatzi nuen ETBn ezin nituela filmak jatorrizko bertsioan ikusi. Ostiralean, berriz, etxera iritsi, telebista piztu, eta Paul Newman aktore hil berriaren film bat ikusi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

ETBren jokaera murriztailea

Etxean Lurreko Telebista Digitala dugunetik, kanal gehienetan aukera dugu filmak jatorrizko hizkuntzan entzuteko. Salbu Euskal Telebistan. Ez lehen kanalak, ez eta bigarrenak ere, inoiz ez dute eskaintzen aukera hori. Zergatik ote?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 erantzun

Euskaldun fededun

EITBk aspaldi erabaki zuen euskaldunok fededunak garela, eta horregatik, ETB1n eta Euskadi Irratian igandero oparitzen digu meza santua, Eliza Katoliko Apostolikoaren meza. Jakin nahiko nuke zeren arabera hartu duen EITBk erabaki hori, zein datutan oinarrituta. Euskaldunok fededunagoak gara euskotarrak baino? … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 erantzun

Martin telesaioa

Atzo Donostian izan ginen, ETBk Miramonen dituen estudioetan, ikusten zelan grabatzen zuten Martin telesaila. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 16:00ak bitartean, tremendo pasatu genuen, batez ere Miren alabak eta Leire bere lagunak. Pertsonaia berriak, bestelako egoerak, umorea barra-barra… Izan genuen, bai, zerekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Txakurra umedun?

Martin telesaila ikusten ari ginela —pozik, atal berriak iritsi direlako—, bat-batean Mariak harritu egin gintuen esan zuenean “txakurra umedun” zagoela. Berehala etorri zitzaidan gogora orain hamasei bat urte nik ere, Martinen lankideak nola, huts berdina egin nuela Arrasate Pressen nenbilenean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 erantzun