Etiketaren artxiboa: elorrio

Igande ederra Esteñibarren

Joan den igandean Esteñibar baserrian elkartu ginen Aranzabaldar gehienak, Elorrion, Fatimak eta Mikelek bertan bazkaltzera gonbidatuta. Betiko moduan, etxeko jaun-andreek etxean bezala sentiarazi gintuzten. Bapo jan, majo edan, Tourra ikusi (ni bezala tartean lokartu ez zirenak), eta ibilaldi polita Gazeta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gaurko miraria

Urtean behin-edo gertatzen da, eta gaur izan da egun horietako bat: Elorriotik Mondragoeraino kamioi bat bera ere ikusi barik etorri naiz, erraz eta eroso. A zer pagotxa!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Eta hileta zibila nahi dugunok?

Ez dut presarik, baina hiltzen naizenean hileta zibila nahi dut neuretzat. Hala ere, Elorrion —eta herri askotan, Eibarren izan ezik, beharbada—, ez dago azpiegiturarik horrelako zeremoniak txukun egiteko. Zerbait egin beharko dugu egoera konpontzeko. Udalarekin hitz egin, eta baita ehorztetxeekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Amaren errautsak

Atzo amaren errautsak zabaldu genituen Esteñibar baserrian, Elorrion, zehatzago esateko, intxaurrondo gazte baten ondoan, eguerdian bertan sartu genuena, eta olibondo gazte baten inguruan, orain dela gutxi sartutakoa. Amak izugarri maite zituen Esteñibar eta hango inguruak. Horregatik aukeratu genuen leku hura … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Herri galdeketan

Atzo bozkatu egin nuen Elorrioko herri galdeketan. Ez nintzen oso itxuroso joan, herren nenbilelako, baina joan egin nintzen kiroldegira nire iritzia ematera. Ezetz bozkatu nuen, ez dudala gura AHT bat hiriburuetan bakarrik geratuko denik eta garraio astuna arinduko ez duenik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Jai zoragarria Txantxibiri kalean

Eguraldiari genion beldurra, baina giro ederra egin du, eta jai zoragarria ospatu dugu Txantxibiri kalean, Elorrion. Kalea itxi, eta kale erdian bazkaldu dugu, guztira 92 bat lagunek. Paella, pasta onddoekin, piperrak oilasko paparrekin, gazta eta irasagarra, Santa Anako mojek egindako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Larunbatean, Txantxibiri kaleko jaia Elorrion

Datorren larunbatean bigarrenez, Txantxibiri kaleko jaia egingo da Elorrion. Berez, Berrio-Otxoa kalean bizi gara, baina, kale horretan egiten diren berrikuntzak inoiz ez dira gure aldera iristen. Horregatik antolatu genuen iaz Txantxibiri kaleko jaia, eta horregatik aurten ere segituko dugu egun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

EKT 3 Elorrio, lider

Azken bi asteotan gure neskak lider dira Bizkaiko Minibasket txapelketan, eskola artean jokatzen dena. Igartzen da Usuri eta Felix entrenatzaileen lana, orain taldeak sendoago ematen baitu jokoan. Argazkian, zutik ezkerretik eskuinera: Felix, Ibrahima, Miren A., Irune, Irati, Miren S., Leire, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

Ama Paulak, 90 urte gaur

Paula Mendizabal, gure ama, 1917ko urtarrilaren 15ean jaio zen Uritte baserrian, Eskoriatzan. Gaur, hortaz, 90 urte bete ditu. Hori dela eta, atzo festa txiki bat egin genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, Kontxa Intxausti bere lagunaren konpainian. Hamabost lagun elkartu ginen bazkarira. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Kendu egin dituzte plakak

Elorrioko alkateari ez zitzaion gustatu orain astebete pasatxo egin genuen festa Txantxibiri kalea zela eta. Kritika somatu zuen gure jaian, bere gestioari egindako kritika, eta bi egun igarota udaltzainak bidali zituen Txantxibiri kaleko plakak kentzera. Zoritxarrez, ez du ulertu guk … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin