Amaren errautsak

Tia Balen errautsak botatzen

Atzo amaren errautsak zabaldu genituen Esteñibar baserrian, Elorrion, zehatzago esateko, intxaurrondo gazte baten ondoan, eguerdian bertan sartu genuena, eta olibondo gazte baten inguruan, orain dela gutxi sartutakoa. Amak izugarri maite zituen Esteñibar eta hango inguruak. Horregatik aukeratu genuen leku hura beretzat.

Lehenago, beste intxaurrondo bat egon zen hor, ihartu bitartean itzal ona eman zigun, eta amak estimatzen zuen. Arbola sartu berriak ere berdin egingo du, heldu bezain laster.

Senitartekoak eta lagunak elkartu ginen Esteñibarren, ekitaldi xume bat egiteko, tartean tia Juanita eta tia Balen, ama zenaren ahizpak, eurak izan ziren zaharrenak han, eta baita Paula txikia ere, gure arteko gazteena. Bukatzeko, abestu genuen Xabier Letek Xalbadorri eskainitako abestia, amari abesti hori bereziki gustatzen zitzaion-eta. Egun gogoangarria.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

2 Responses to Amaren errautsak

  1. egilea: Nahikari

    Gure amomaren errautsak bi lekutan bota genituen. Bata San Anton zubian, Bilbon, han gertu jaio baitzen eta Abrako uretan, bere leku kuttuna zelako.

    Ni ez nintzen gai izan joateko, baina Abra paretik pasatzen naizen bakoitzean berarekin gogoratzen naiz, nahiz eta beti daroadan nirekin.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Nahikari! Guri ere horrelako zerbait gertatuko zaigu intxaurrondora hurbiltzen garenean. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude