Elorrioko alkateari ez zitzaion gustatu orain astebete pasatxo egin genuen festa Txantxibiri kalea zela eta. Kritika somatu zuen gure jaian, bere gestioari egindako kritika, eta bi egun igarota udaltzainak bidali zituen Txantxibiri kaleko plakak kentzera. Zoritxarrez, ez du ulertu guk ez dugula oraingo udalbatza bakarrik kritikatzen, baizik eta azken 25 urteotan izan ditugun udalbatzak, horietako batek ere ez baitu kontuan hartu gure kale zatia, zuloak egiteko ez bada.
Plakak gorabehera, datorren urtean beste jai bat egingo dugu, aurtengoa baino hobea, eta plakak beren lekuetan ipini.
Aupa, Joxe. Ez ditut gertakizunaren xehetasunak ezagutzen, Gasteiztarra bait naiz, baina Elorrioko Txantxibiri kalean egin duzuena oso interesgarria iruditzen zait. Gure XXI. mendeko Euskalerrian, azkenean, 1960. hamarkadako frantziako Egoeralarien filosofia jarea gauzatu egin duzue. Guy Debordek faroletan etengailuak aldarrikatzen zituen jendeak kaleko argitasuna gauez pertsonaliza zezan; zuek, era berean, kale horren duintasuna aldarrikatu duzue eta, bapateko gertakizun hiritar apal eta gertu batean, plaka bat ezarri diozue, kalearen nortasuna azpimarratuz. Aspergarritasun hiritartarraren aurkako ekintza gisa ulertzen dudan heinean, txalo bero bat zuontzat! Gora Txantxibiri!
Gora Txantxibiri, Unai! Datorren urtean berriro ospatuko dugu Txantxibiri kaleko eguna. Besarkada bat.