Eta hileta zibila nahi dugunok?

Ez dut presarik, baina hiltzen naizenean hileta zibila nahi dut neuretzat. Hala ere, Elorrion —eta herri askotan, Eibarren izan ezik, beharbada—, ez dago azpiegiturarik horrelako zeremoniak txukun egiteko.

Zerbait egin beharko dugu egoera konpontzeko. Udalarekin hitz egin, eta baita ehorztetxeekin ere, lehenengoak lekuren bat presta dezan horretarako, eta bigarrenek eskain ditzaten gutxieneko zerbitzuak eta azpiegiturak, nahi duenak hileta zibila izan dezan.

Zuen herrietan zelan dago kontu hau? Eskertuko nituzke zuen iritziak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun Eta hileta zibila nahi dugunok?-ri

  1. Epa, Joxe:

    Hire amaren heriotzaren barri eduki, eta ondoren egindako omenaldia eta errautsen barreiaketaz jakitun egon nok. Doluminak bialdu nustala be pentsetan juat. Dana dala, hona dakarrean gaia ez dok hutsaren hurrena, ez horixe. Batetik esango dostat bat natorrela hirekin eskaera hori egiten duanean. Neuk be pentsetan dot hileta zibilak egin beharko liratekeela. Kontua dok zelan egin behar diren.

    Hik eskatu egiten dok hileta zibila hiretako, baina kontutan hartu behar dok hileta ospatzen dabenak hemen geratzen direnak direla. Beraz, bai elizan zein udaletxean egiteko modua eduki beharko leukee. Eta ez batean ALA bestean, bietan baino. Gorpua zeinetan dagoen, hori bai, hildakoaren borondatearen arabera egin beharko litzokek eta norberaren kontzientziaren arabera, ostera, zein hiletatara joan.

    Are gehiago: nik biak alkarren segidan egingo neukek, gorpua bietan egon zedin. Eta bai, udalek eskaini beharko leukeek zerbitzu hori, ezkontzetarako eskaintzen daben modu beretsuan.

    Zer iruditzen? Ondo izan, Joxe.

  2. A, eta, bide batez, jakin bizi nazen herrian (Sestaon), nik dakidala, ez dagoela horrelako zerbitzurik, ez behintzat udalean. Ehorztetxeak bajazak inguruotan eta hor bai, eskaintzen juek horrelako zerbait, kapera itxurako gela baten bidez (kapera edo beste zerbait izan litekeena).

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Koldo, aspaldiko! Mila esker hire doluminengatik, eta hemen utzitako erantzunengatik. Hi urrutiago joan haiz ni baino, eta elizakoa ETA zibila aldarrikatzen dituk, hiletez ari haizela.

    Nire kasuan, hileta zibila eskatzen diat neuretzat, eta kasu horretan, egin beharreko hori elizatik kanpo egitea eskatzen diat. Hala ere, norbaitek nahi badu meza bat egin nire alde, nik hor ez zaukaat zer esanik. Bakoitza libre da. Besarkada handi bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude