Etiketaren artxiboa: elorrio

Mahats-batzea Esteñibar baserrian (2014)

Joan den larunbatean, hilak 27, mahatsa batu genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, Bizkaiko ekialdean. Jende asko elkartu ginen mahatsa batzeko, berrogeitik gora bai, eta primerako eguraldia izan genuen: lehen orduan fresko, eta goiz erditik aurrera, eguzki betean. Giroa ere ederra izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Lehengusu-lehengusinekin

Joan den larunbatean bazkaria izan genuen familian. Urtero legez, Aranzabal familiako lehengusu-lehengusinak elkartu ginen, familiaren jatorria Angiozarren duena, Aguleta baserrian. Bazkaria Elorrion izan zen, Katxarro jatetxean.

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Eskerrik asko, Bittori!

Dotore etorri zitzaigun atzo Bittori, elkarrekin bazkaldu genuen-eta Katxarro jatetxean, Elorrion bertan. Gure Mirenek hiru hilabete bete zituenean agertu zen Bittori gure bizitzan, harrezkero berak zaindu baitzuen gure txikia. Pertsona inportante bihurtu zen gurean. Horren erakusgarri, atzo bertan Mirenek garbi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Anai-arrebekin, egun pasa

Bost anai-arreba gara, bi neska (zaharrena eta gazteena) eta hiru mutil. Mondragoen jaio ginen, Musakola auzoan, baina bakoitzak leku batean egin du bizimodua. Atzo, berriz, Elorrion elkartu ginen, bertan Buzkantz Jaia egiten zela aitzakia hartuta. Egun ederra igaro genuen, eguerdian … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Azken baltsa Evarentzat

Joan egin zaigu Eva Agirre, baina atzo ezusteko oparia utzi zigun bere hiletetara joan ginenoi. Hileta elizkizunaren ostean, haren hilkutxa Elorrioko elizaren ate nagusiko eskailera buruan zegoela, Evaren Elorrioko dantzakideak balts bat dantzatzen hasi ziren, euskal herri musikan oinarritua. Binaka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , , , | 6 iruzkin

Mahats batzea 2013

Urriaren 12a berezia izan da aurten, egun horretan egin genuen-eta, atzo, mahats batzea Esteñibar baserrian, Elorrion. Eta bertan ospatu genuen Bego emaztearen urtebetetzea. Beste mahasti batzuetan legez, mahatsa ez zegoen asko, aurten urte kaskarra izan baita txakolinerako, baina umorea eta musika … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Esteñibar | Etiketak , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Josebarekin paseatzen

Paseoak eta paseoak egoten dira. Atzokoa berezia izan zen. Arratsaldean Joseba Knorr lagunaren etxera joan nintzen, gure tabernari kutuna, hilabete pasa oso gaixorik egin ondoren, lehendabiziko aldiz irtetekoa zen-eta kalera, ikusteko zelan moldatzen zen asfaltoan. Lirain eta kolore onarekin aurkitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Bertso saioa Gazetan

Gustura ikusi dut Hitzetik hortzera bertso saioaren azken alea Euskal Telebistan. Bertan, besteak beste, Gazeta auzoa agertzen dira, Elorrion, eta Esteñibar baserria, gure familian mugarri bat. Mikel eta Fatima, oso natural inguruak-eta erakusten. Jon Artano primeran saioa gidatzen. Eta bertsolariak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bertsolaritza | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Mahatsa batzen Esteñibarren

Atzo mahatsa batzen izan ginen Esteñibar baserrian, Elorrion. Hego haizearen konpainian hasi ginen lanean, zenbait gauza diferente egiten, aurreko urteekin alderatuz gero: Fatima jarri zen langileburu, lan taldeak eta lan antolaketa zuzentzen. Etxe ondoko aldean hasi ginen lanean, kaxak berehala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Spikedrivers, Esteñibarren

Macondon bezala, Esteñibar baserrian ere, berau Elorrion, gauza harrigarriak gertatzen dira noiz behinka. Atzo, esate baterako. Kanpo aldean afaltzen ari ginela, izar iheskor batek zeharkatu zuen zeru ezin garbiagoa, eta afaltiarrok aho zabalik geratu ginen, tartean Constance Redgrave, Maurice McElroy … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina