Etiketaren artxiboa: elorrio

Hilario Azkarate gogoan

Hilario Azkarate hil da, gure haurtzaroko pilotaririk nagusia. Justu atzo bere etxe ondotik igaro ginen musikari talde batekin paseatzen ari ginela, eta azaldu genien bertan bizi zela garai bateko euskal pilotaren txapeldunik handienetako bat. Gaur, berriz, haren heriotzaren berri zabaldu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Hazizurrien kontra, Skype

Oraintsu jakin dut “paperas” hazizurriak esaten dela euskaraz, gaixotasunak habia egin duenean gurean. Egun hauetan Elorrion gazte piloa dago etxean, “listu-guruinen hantura” zaintzen, tartean gure Miren. Gurean bi ondorio ekarri dituzte hazizurriek, gaixoa osatu bitartean. Lehena, higiene protokolo bat bete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Madonna & Esteñibar

If someday Madonna were to come to the Basque Country to, say, receive the Euskadi prize for her contribution in promoting the Basque music and language, she should consider staying in the Esteñibar farmhouse: it’s beautiful and discreet. Besides, Fatima … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Athleticen urte ahaztezina

Athleticen jarraitzaileak pozik egon daitezke, etxeko jokalariekin bakarrik aurre egin die-eta Europako talde handi askori, futbol ederra eginda. Gure aita Athletic zalea zen, eta seguru nago kriskitinak baino poziago egongo zela horrelko denboraldi bat ikusita, final bietako emaitza gorabehera. Eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 5 iruzkin

Guraso lagunekin berriro

Orain 17 urte, 1995ean, Elorrion bizi ginen denok, baina elkar ezagutu ez. Urte hartan, berriz, denok izan genuen umea, eta, harrezkero, kalean egin genuen ezagupidea, gure seme-alaben inguruan, lagun bihurtzeraino. Mendira joaten ginen elkarrekin, hondartzara, Landetara…, beti umeekin, hori bai. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Ken Zazpi, Elorrion

Atzo Ken Zazpi taldea izan zen Elorrion. Berandu ibili ginen txartelak hartzeko, baina lortu genituen, hala ere. Eta ez ginen damutu kontzertura joan izana, kontzertu bikaina izan zen-eta. Arriola antzokia lepo, adin guztietako jendearekin. Agertokia ere, tramankuluz beteta, gero sekulako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Plisti-plasta, lasterka

Aspaldiko partez, euripean egin dut lasterka. Larunbatean izan zen, eguerdi partean. Joan-ez-joan geundela, azkenean ausartu egin ginen, eta hara joan ginen Bego eta biok arineketan egitera. Bigarren minuturako blai eginda geunden, baina aurrera egin genuen, egoeraren arraroak kitzikatuta. Plisti-plasta joan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Atzeraezinak

Asteburua ohean igarota sekulako katarroarekin, atzo goizean Elorrioko anbulatoriora deitu nuen, txanda eskatzeko nire medikuarekin. Ez zuela tokirik. Orduan esan nion transplantea izandakoa naizela, eta, orduan bai, esan zidan 08:30ean joateko, eta sartuko ninduela eguneko zerrendan, medikuak deitu arte. Duela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Elorrio bisitatzen

Atzo goizean Elorrioko bisita gidatua egin genuen sei lagunek. Udaletxean entzungailuak eta mapak jaso, eta pozik abiatu ginen, aurrez erabili barik genuen-eta zerbitzu hori, erabat doakoa. Eguraldia alde izan bai, baina laster aspertu ginen, oso testu barroko eta floriturez beteak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Txantxibiri kalea, bai baina ez

Atzo bost urte igaro ziren Txantxibiri kaleko jaia ospatzen hasi ginenetik, eta bosgarrena ere ospatu genuen (Flickr-en dituzue argazkiak), azkenean lortu dugulako hasierako eskakizuna: gure kalea konpontzea. Bederatzi bat hilabete egin dute berau konpontzen, baina merezi izan du, oso ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1