Etiketaren artxiboa: bizkaia

Mahats batzea 2013

Urriaren 12a berezia izan da aurten, egun horretan egin genuen-eta, atzo, mahats batzea Esteñibar baserrian, Elorrion. Eta bertan ospatu genuen Bego emaztearen urtebetetzea. Beste mahasti batzuetan legez, mahatsa ez zegoen asko, aurten urte kaskarra izan baita txakolinerako, baina umorea eta musika … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Esteñibar | Etiketak , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Guraso lagunekin berriro

Orain 17 urte, 1995ean, Elorrion bizi ginen denok, baina elkar ezagutu ez. Urte hartan, berriz, denok izan genuen umea, eta, harrezkero, kalean egin genuen ezagupidea, gure seme-alaben inguruan, lagun bihurtzeraino. Mendira joaten ginen elkarrekin, hondartzara, Landetara…, beti umeekin, hori bai. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Elorrio bisitatzen

Atzo goizean Elorrioko bisita gidatua egin genuen sei lagunek. Udaletxean entzungailuak eta mapak jaso, eta pozik abiatu ginen, aurrez erabili barik genuen-eta zerbitzu hori, erabat doakoa. Eguraldia alde izan bai, baina laster aspertu ginen, oso testu barroko eta floriturez beteak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Astotxoa, gure astotxoa…

Igande gehienetan, bazkaldu ostean, osteratxo bat egiten dugu Gazeta auzoan, Elorrion. 2.840 metro gorabeheratsu izaten dira, baina oso politak, beti dugu-eta ezusteko atseginen bat. Joan den igandean bezala, Barrutieta aldean asto hauek ikusi genituenean, lasai-lasai belarra jaten, tartean astakumea ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Giro bitxia Elorrion, hauteskundeak direla eta

Egun hauetan giro bitxi samarra sumatzen dut Elorrion, ezker abertzaleak alkatetza gal dezakeela-eta. Igandean Bilduk eta EAJk seina zinegotzi irabazi zituzten, nahiz eta Bilduk 200 bat boto gehiago irabazi jeltzaleek baino. PPk, azkenik, zinegotzi bat. PPko zinegotziak dagoeneko adierazi du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 8 iruzkin

Aurten ere, batu dugu mahatsa

Esteñibar baserrira iritsi bezain laster, berau Elorrion, di-da hasi ginen lanean, eguraldi txarra iragarrita baitzegoen. Goiz erdian hasi zen bai, euria, eta une batez eten egin zigun lan erritmoa, baina, zorionez, ondo amaitu genituen lanok. Eta lanaren ostean, festa egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina