Etiketaren artxiboa: berria

Amaitu dira luzamenduak

Zoragarria iruditu zaizkit gaur Berria egunkariak azalean dakartzan argazki nagusia eta beronen oina. Bertan dantzariak agertzen dira Arbizelai inguruko zubibidearen ondoan, luzatze ariketak egiten, Arrasate-Eskoriatza autobide zatia inauguratu aurretik. Argazki oinak (“Amaitu dira luzamenduak” izenburuarekin hasten da) modu paregabean lotzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Gau luzea

Uste nuen ez nuela agoantatuko partida osoa, atzo iluntzean Athleticek eta Barçak Valentzian jokatutakoa, gaur betiko moduan jaiki behar nintzelako, baina iltzatuta egon nintzen telebistaren aurrean, ordenagailua altzoan nuela. Ondo hasi zen Athletic, presionatzen eta gola goiz eginda, baina poliki-poliki, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Prentsa ariketak

Badakit DV egunkariak agenda oso zehatza duela —Espainia zalea, bertako tanto folkloriko zenbaitez apaindua—, eta une erabakigarrietan Vocento taldeak oso gogor jokatzen duela Euskadi Espainian finkatzearen alde. Hala ere, aitortu beharra dut zenbait unetan DVk badakiela aztiago jokatzen prentsa abertzaleak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Twitterlari gorra

Jende gehienak erabiltzen du Twitter sareko elkarrizketan parte hartzeko: batzuetan hitz egiten eta bestetan entzuten. Baina bada Twitter erabiltzen duenik bakarrik hitz egiteko, beste inori entzun barik. Horixe da Berria egunkariaren kasua. Begiratzen baduzue bere Twitter kontuan, eskuineko zutabearen goi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

ETAri, bere 50. urteurrenean

ETA erakunde armatuak 50 urte egin ditu, mende erdia. Sortu zenean nik 6 urte nituen, mutiko bat artean. Ia bizitza oso bat pasata, neure egiten ditut Xabier Lete idazleak atzo Berria egunkarian ETAri esandakoak: Zuen taldea sortu zenean nik 15 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Zer merkatu da, upela ala petrolioa?

Berria egunkariak urteak daramatza gu nahasten, energia kontuetan ez baitu garbi adierazten zer garestitzen edo merkatzen den, petrolioa ala upelak. Batzuetan gauza bat esaten du; bestetan, beste bat. Gaur, ostera, biak batera. Azaleko izenburuan gauza bat diosku: “Ekoizpena jaitsi arren, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Urrezko domina Berriari

Apur bat berandu nabil, baina Berria egunkaria zoriondu nahi dut Olinpiar Jokoek iraun duten sasoian atera duen gehigarriagatik, paperezko edizioan beti ere. Oso ondo egina iruditu zait, eta interes handiz irakurri dut. Egunkaria bera baino hobea iruditu zait: diseinu garbia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Azpititulu desegokia

Gaur goizean harri eta zur geratu naiz Berria egunkariko azalean irakurri dudan azpititulu batekin. Txabi Etxebarrieta hil zutela 40 urte igaro direla-eta, albistearen azpitituluak zioen: “ETAko kidea Guardia Zibilak tirokatua hil zen, 1968ko ekainaren 8an. Bilbon, bere jaioterrian, omenaldi beroa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 iruzkin

Nire irakurgaiak Berrian

Berria egunkariak 5 urte beteko ditu aurten. Hori dela-eta, pentsatu dut Berriak berak eskertuko duela jakitea jendeak zer irakurtzen duen gehien euskarazko egunkarian. Berria digitalaAitortu beharra dut oso gutxitan sartzen naizela Berria egunkariaren bertsio digitalean. Ez zait gustatzen zelan dagoen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Euskarazko zibermedia, erren

Joan den astean, Zaragozan nintzela, Cibermedios liburua erosi nuen, liburu bat Ramon Salaberriak koordinatua eta ikertzaile talde batek egina honako unibertsitateetakoak: EHU, Santiago de Compostela, Malaga eta Nafarroa. Gainbegiratzen ari nintzela, begiak atal batera joan ziren, Zibermedia euskaraz, Javier Diaz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina