ETAri, bere 50. urteurrenean

ETA erakunde armatuak 50 urte egin ditu, mende erdia. Sortu zenean nik 6 urte nituen, mutiko bat artean. Ia bizitza oso bat pasata, neure egiten ditut Xabier Lete idazleak atzo Berria egunkarian ETAri esandakoak:

  • Zuen taldea sortu zenean nik 15 urte nituen. 65 urte kunplitzera noa. Beti istorio berdina ikusten dut: beti aldarrikapen berberak, beti ustezko estrategia izugarria, beti ekintza gogorrak. Eta… zertarako? Ni hiltzera noa. Zer nahi duzue esatea? Pozik noala mundu honetatik zuek egin dituzuenak ikusi ondoren, eta zer lortu duzuen, alegia ezer ez? Ez, ez noa pozik. Bizitza ozpindu didazue, bizitza erremindu didazue. Ezin dizuet esan oso pozik noala. Esan behar dizuet egia. Eta azken batean, zer esan dezake hilotzak?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat ETAri, bere 50. urteurrenean-ri

  1. egilea: Bizirik

    Badira asko itxaroten dutenak beste batzuengandik. Ez diet ulertzen. Nik ez dut ezer espero ETArengandik. Beraiengandik ez zait askatasuna helduko, ez pertsonala ezta ere kolektiboa. Horrekin bizi behar gara, emakumeen kontrako eraso matxistak bezala, IHESa bezala eta halako gaitzak bezala. Desastre bat da, baina ez da desagertuko. Noski, ezta ere nahi duena lortuko. Pena handia eman zidan Isaias Carrascoren hilketa, langilea zelako. Xabier Lete eta gu bizirik gaude…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude