Prentsa ariketak

Badakit DV egunkariak agenda oso zehatza duela —Espainia zalea, bertako tanto folkloriko zenbaitez apaindua—, eta une erabakigarrietan Vocento
taldeak oso gogor jokatzen duela Euskadi Espainian finkatzearen alde.

Hala
ere, aitortu beharra dut zenbait unetan DVk badakiela aztiago jokatzen
prentsa abertzaleak baino. Adibidez, gaur. Begiratuz gero Gara, Berria eta DV
egunkarien lehen orriei, hirurek eskaintzen diote albiste nagusia
Maiatzaren 1ari. Baina Berriak eta Garak argazki nagusia LAB
sindikatuari eskaintzen dioten bitartean, DVk hiru argazki erakusten ditu, Gipuzkoan nagusi diren
sindikatuen deialdiei eskainiak. Gaur, itxuraz, DV zabalagoa eta
inpartzialagoa da besteak baino.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

1 Response to Prentsa ariketak

  1. egilea: Joxe Aranzabal

    Ez ote da egunkari bakoitzak zerbitzatzen duela bere publikoa? —pentsatu dut arineketan egiten nuen bitartean, artikulu hau argitaratu ondoren. Horrela balitz, horrek beste harimutur batzuk irekiko lituzke azterketarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude