Kantabrian, neba-arrebekin

Erromanikoa bisitatzen
San Isidro eguna beti izaten dugu gogoan, gure auzoko jaiak baitira, Musakola auzokoak, Mondragoen. Egun seinalatu horretan, bost neba-arrebok autoak hartu, eta Kantabriara egin genuen, gure senar-emazteon konpainian, asteburua elkarrekin igaro nahi genuen-eta.

Villacarriedon hartu genuen ostatu, Soñanes jauregian, 1719an eraikitako eraikin barroko eder horretan, eta handik antolatu ditugu, Jabier Larrañaga koinatuaren gidaritzapean, hainbat bisita, Valles Pasiegos parajean zehar.

Asteburu ederra izan da: bapo jan dugu, ederto edan, izadiaz gozatu dugu, eta ezin pozikago itzuli gara etxera, Naia eta Unai ilobek haurtxo bat oparitu digute-eta, gu hantxe ginen bitartean: Ekain. Ezin gehiago eskatu. Asteburuko argazkiak Flickr-en daude ikusteko moduan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Kantabrian, neba-arrebekin bidalketan

  1. egilea: Iñaki Murua

    Jauregia ederra da benetan; orain dela gutxi ibili ginen bertatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude