Varsavsky ere Euskadiko selekzioaren alde

Martin Varsavsky enpresario argentinarrak alderatu egin ditu bere blogean Argentinako selekzioa eta Espainiakoa, zergatik batak irabazi dituen bi munduko txapelketa eta besteak ezer ez. Bere ustez, Espainiaren kasuak badu zerikusirik estatu horren antolakuntzarekin eta bertan bici diren herriekin. Une batean, horrela dio:
Pero volviendo al fútbol, en España quizás lo que habría que hacer es aceptar que el fútbol es un “sentimiento” y si en Cataluña y el País Vasco el sentimiento es local ¿por qué no tener una selección vasca y una catalana como hay una galesa y una escocesa? El Reino Unido no parece menos unido por haber hecho esto.
Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Flicktion

Flickr zerbitzuak arrakasta handia izan du munduan eta, hori dela eta, jendeak gero eta arlo gehiagotan erabiltzen du. Adibidez, idazkuntza lantzeko. Hortxe duzue Flicktion. Berez, Flicktion etiketa baten izena da, baina etiketa hori darabiltenek argazkiak baliatzen dituzte fikzioa lantzeko.

Irakasleek hortxe dute beste baliabide bat idazkuntza lantzeko ikasleekin, Flickr-ekin batera, noski.

Horra hiru adibide, hirurak ingelesez:

Hiru adibide

Noiz ikusiko dugu fikzioa euskaraz idatzita Flicktionen?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Ni ere dopinaren eraginpean?

Harrituta nago zein denbora laburrean iritsi naizen 40 minutu egitera lasterka. Igartzen dut, gainera, ondo noala, estuasunik gabe. Nago ez ote den Prednisonaren eragina, bestela nola ulertu hilabete eta erdian iritsi izana maila horretara hiru urte eta erdi igarota ezer egin gabe? Patxi Lurra lagunari galdetu behar diot ea Prednisonak izan lezakeen dopinaren antzeko eraginik.
Lasterka egiteak, bestalde, izan bide du bestelako eraginik nigan. Inoiz baino Prednisona gutxiago hartzen ari naiz, baina, aurrekoetan ez bezala, oraingoz ez dut ageriko arazorik izan. Badirudi lasterka egiteak behartzen duela nire gorputza kortikoide horiek berez errazago sortzera lehen baino.

Horrela balitz, arineketa egiteak mesede hirukoitza eragingo lidake: sasoian jartzea, prednisona kentzerakoan arazorik ez izatea eta hezurrak indartzea, ezinbestekoa aurre egiteko osteoporosiari, zeina prednisona denbora luzez hartzeak eragiten baitu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Euriya Jurado

Protagonistas irratsaioan gertatu zen, orain urte dezente. Luis del Olmo programa zuzendariak Rocio Jurado elkarrizketatu berri zuen, hurrengo gonbidatua eseri zenean mahai biribilean, Juan Mari Bandres, senatari donostiarra. Bata sartu eta bestea irten bitartean, elkarrizketa hau gertatu zen:

—Dínos, Juan Mari, ¿cómo se diría Rocío en euskera?

—Ya sabes, Luis, que ésa es una de mis asignaturas pendientes, el euskera, y no se cómo se dice rocío en euskera. Pero sí se que a la lluvia se le llama euriya.

—Muy bien, pues así despediremos a nuestra gran estrella de Chipiona, Euriya Jurado, nuestra gran Rocío.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Hedabideen gezurra

Liburu bat hasi naiz irakurtzen, Inon izatekotan, Juan Luis Zabala kazetariarena, eta hor esaldi hau aurkitu dut:
Hedabideek gezurra moldatzen dute, egia oinarritzat hartuta. Idazleak, gezurra oinarritzat hartuta, egia bilatzen du.
Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Adiskide maitemindua

Aurreko batean Bilbon izan nintzen, eta Herriak liburu dendatik irtendakoan, brausta!, aspaldiko lagun on batekin egin nuen topo. Kafetxe batean sartu ginen, eta lasai jarri, kontu kontari. Halako batean, aitortu zidan maiteminduta zegoela, txora-txora eginda neska batekin, bera baino dezente gazteagoa, eta orain asko ez dela ezagutua. Halako batean, esan nion: “konturatzen haiz emakumeak bezala ari garela hitz egiten, sakoneko sentimenduen gainean?”. “Bai, motel”, berak, “eta gustura sentitzen nauk horrela hitz egiten, guk ere badiagu-eta geure alderdi emea, eta nik, behintzat, neure egiten diat”. Baita nik ere.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Nire pokastinek, 68 entzule batezbeste

Euskadi Irratiak gora egin omen du audientzian, eta orain 102.000 entzule ditu, ni tartean. Poztekoa benetan. Beste maila batean, nik neuk bost pokastin egin ditut, maiatzaren 11n lehena argitaratu nuenetik. Kontuak atera ditut eta, batezbeste, 68 entzule ditut. Txarto ez, hasi berri batentzat.

Entzule kopurua, saioz saio

Hona hemen orain arte egin ditudan pokastinak, zaharrenetik hasita, eta bakoitzak lortu duen entzule kopurua:

  1. Gelditasunaren gorazarrea. 83 entzule
  2. Egunkarien gainbehera. 102
  3. Euskal Herria atzerritarren ahotan. 51
  4. Errezeloak Interneten gainean. 68
  5. Worden argi-ilunak. 37
Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Arrazakeria ezkutua?

Espainiako gobernua neurri zorrotzak hartzen ari da, hori bai, irribarrerik onenarekin, afrikarrek zapal ez dezaten iberiar penintsula. Bateko, hesi sofistikatuak, “etorkinek minik har ez dezaten”; besteko, sateliteak, antzemateko ontzi bete emigrante guztiak, baita hitzarmen bereziak Mauritaniarekin eta horren auzo herriekin, oztopa ditzaten abenturazaleen nahiak… Bitartean, ordea, hego amerikarrak ari dira ailegatzen, eta Ekialdeko europarrak. Isilik, baina kopuru esanguratsuetan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Ez gara hain gutxi ikusle euskaldunak

Oihane Agirre Goiena Telebistako zuzendariari Goienkarian irakurri diot Goiena Telebistak 7.000 ikusle dituela Debagoienean. Eta herrialde horretan batuz gero ETB1 ikusten dutenak eta GOITBren ikusleak, gainditu egiten dutela Tele 5. Beti ere Debagoienean, jakina. Beraz, jende dezente omen dago Debagoienean telebista euskaraz kontsumitzen ohituta. Adierazgarria.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Wordetik blogera zuzenean

Joe Friend Microsofteko programa managerrak adierazi duenez, 2007an Wordek aukera eskainiko du programatik bertatik zuzenean argitaratzeko blogean. Writely sareko testu prozesadoreak badu ezaugarri hori, baina Wordek ez. Halaber, Word 2007 horrek lotura egingo du hainbat blog zerbitzurekin, hala nola MSN Spaces, SharePoint 2007, Blogger eta Community Server. Orobat, aukera emango dio erabiltzaileari mezuak kargatzeko FTP babesten duen edozein webgunetan. Hala ere, nik ez dut erabiliko.

powered by ODEO

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin