Flickr zerbitzuak arrakasta handia izan du munduan eta, hori dela eta, jendeak gero eta arlo gehiagotan erabiltzen du. Adibidez, idazkuntza lantzeko. Hortxe duzue Flicktion. Berez, Flicktion etiketa baten izena da, baina etiketa hori darabiltenek argazkiak baliatzen dituzte fikzioa lantzeko.
Irakasleek hortxe dute beste baliabide bat idazkuntza lantzeko ikasleekin, Flickr-ekin batera, noski.
Horra hiru adibide, hirurak ingelesez:
Hiru adibide
Noiz ikusiko dugu fikzioa euskaraz idatzita Flicktionen?
Aupa Joxe
Eskerrik asko, hasi gara klaseetan erabiltzen, izan ere, HABEren 1. eta 2. mailetako azterketetan argazkia deskribatzeko eskatzen baitiete.